Lurraldebus

G1 lineko autobus bat Alderdi Ederran
Datu orokorrak
Garraio motaHiriarteko autobusak
EskualdeakGipuzkoa, Bizkaia eta Araba,
 Euskal Herria
Bidaiariak21 000 000 (2015)[1]
JabeaGipuzkoako Foru Aldundia
EgoitzaMiramon pasealekua, 166;
20014 Donostia
Webguneawww.lurraldebus.eus
Ustiapena
Hasiera2005 (19 urte)
Eragilealista ikusi

Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da.

Historia

aldatu

2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ardurapean duen autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin zituen marka eta irudi bakar batean.

2006ko abenduan, Foru Aldundiak kontakturik gabeko txartel bakarra sortu zuen, Lurraldebus txartela alegia. Autobus linea guztietan erabilgarri izango zen birkarga daitekeen txanpondegi-txartela da, tarifa-sistema bateratuarekin, hasiera batean soilik Lurraldebusen lineatan erabil zitekeena. 2008ko abenduaren 1.tik Donostiako Tranbia Konpainiaren linea guztietan erabil daiteke.

2011n Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Irun, Errenteria eta Donostiako Udalek Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (ATTG) sortu zuten, herrialdeko garraio publiko guztiak koordinatu eta tarifa-sistema bateratua bultzatzeko.

Hala, 2013ko martxoaren 4an Mugi sistema jaio zen, Gipuzkoako tarifa-gune sistema integratua, eta horrekin batera Mugi txartela. Lurraldebusek tarifikazio sistemaren ingurukoak ATTGri eskualdatu zizkion, eta ordutik autobus zerbitzuen ustiapena baino ez du egiten, txartel bakarra ezartzeko eskumena ATTGra pasaraziz. Hala ere, Lurraldebus txartel zaharrak oraindik ere erabiltzen jarraitzen dira, eta Mugi txartelak dituen baldintza berak aplikatzen zaizkio.

2014an Lurraldebusek irudi korporatiboa bateratu zuen, bai autobusetan zein geralekuetan.

Eragileak

aldatu

Gaur egun, honako eragileek osatzen dute Lurraldebus zerbitzua:

Lineak

aldatu

Autobuses Garayar

aldatu
Gauekoa, etenik gabeko zerbitzua

Hijos de Antonio Areizaga

aldatu

2021ean Hernani-Astigarraga-Donostia hematen zuen zerbitzua empresaz, izenaz eta zerbitzua aldatu zen BU13 eta BU12 (Buruzande eremitik) izenak hartuta, autobus Zerbitzua gutxitu zen, gautxoria ezabatu eta empresas aldatu Tolosako TBH-ra.

Ekialdebus

aldatu

+ E71 E72 E75 E77 E78 E79  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Donostia-Tolosa Tranbia Konpainia (TSST)

aldatu
  • T1 Lasarte Oria – Donostia
  • T2 Ospitaleak – Errekalde – Lasarte Oria – Usurbil – Aginaga
  • T3 Andoain – Lasarte Oria – Donostia
  • T5 Tolosa – Irura – Villabona – Andoain – Lasarte Oria – Donostia
  • T6 Hernani – Lasarte Oria – Zubieta – Usurbil

Tolosaldea Bus

aldatu
  • TO01 Tolosa – Alegia – Amezketa – Abaltzisketa
  • TO02 Tolosa – Ibarra – Berrobi – Elduain – Berastegi
  • TO03 Tolosa – Txarama – Lizartza – Orexa
  • TO04 Tolosa – Ibarra – Belauntza – Leaburu – Gaztelu
  • TO05 Tolosa – Albiztur – Bidania-Goiatz
  • TO06 Tolosa – Apatta – Erreka
  • TO07 Asteasu – Zizurkil – Villabona – Irura – Anoeta – Tolosa
  • TO08 Larraul – Asteasu – Zizurkil – Villabona – Aduna

Eskaripekoak:

  • TO20E Tolosa – Anoeta – Alkiza
  • TO21E Tolosa – Hernialde
  • TO22E Zizurkil – Villabona
  • TO23E Andoain – Aduna
  • TO24E Orendain – Alegia
  • TO25E Alegia – Altzo – Alegia
  • TO26E Alegia – Ikaztegieta – Baliarrain
  • TO27E Villabona – Alkiza
  • TO28E Ugarte – Bedaio
  • TO29E Izaskun – Santa Klara – Ibarra

Gauekoak:

  • TO41G Tolosa – Alegia – Amezketa – Abaltzisketa
  • TO42G Tolosa – Ibarra – Berrobi – Elduain – Berastegi
  • TO47G Asteasu – Zizurkil – Villabona – Irura – Anoeta – Tolosa

Goierrialdea

aldatu
  • GO01 Zaldibia – Ordizia – Beasain – Ihurre – Idiazabal – Segura – Zegama
  • GO04 Legorreta – Itsasondo – Ordizia – Beasain – Lazkao – Ataun
  • GO05 Lazkao – Ordizia – Beasain – Ormaiztegi – Ezkio-Itsaso – Ospitalea
  • GO06 Gabiria – Ormaiztegi – Itsaso – Ezkio – Zumarraga

Eskaripekoak:

  • GO21E Altzaga – Arama – Ordizia – Itsasondo
  • GO22E Mutiloa – Zerain – Segura
  • GO23E Gaintza – Ordizia
  • GO24E Olaberria – Lazkao

Gauekoak:

  • GO41G Gauekoa

Transportes PESA

aldatu

Distantzia luzekoak:

+ DO41G DO42G  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Debagoiena-Urola Garaia hiriartekoak:

+ DG40G DG41G DG42G DG43G DG44G DG45G DG47G  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Autobuses La Guipuzcoana

aldatu
  • UK01 Azkoitia – Loiola – Azpeitia – Zestoa – Donostia
  • UK02 Azkoitia – Azpeitia – Errezil – Bidania-Goiatz – Albiztur – Tolosa
  • UK03 Azkoitia – Azpeitia – Zestoa – Aizarnazabal – Zarautz
  • UK04 Beizama – Azpeitia
  • UK05 Zestoa – Azpeitia – Azkoitia – Elgoibar – Eibar – Ermua
  • UK06 Zumaia – Zestoa – Azpeitia – Azkoitia – Urretxu – Zumarraga
  • UK07 Zumaia – Aizarnazabal – Zestoa

Gauekoak:

  • UK45G Zestoa – Azpeitia Azkoitia – Elgoibar – Eibar
  • UK46G Zumaia – Zestoa – Azpeitia – Azkoitia

Eusko Trenbideak

aldatu

Debabarrenako hiriartekoak:

+ DB42G DB43G DB44G DB45G  (gauekoak; etenik gabeko zerbitzua)

Urola Kostako hiriartekoak:

  • UK07 Aizarnazabal – Zumaia – Zestoa
  • UK08 Zarautz – Aia – Orio
  • UK09 Zumaia – Donostia (N-634)
  • UK10 Zumaia – Zarautz – Donostia (AP-8)
  • UK11 Zumaia – Orio – Donostia (AP-8)

Gauekoak

  • UK49G Zumaia – Donostia

Erreferentziak

aldatu
  1. Lurraldebus. «Lurraldebusi buruz» (Noiz kontsultatua: 2017-10-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu