Kripton

36 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa

Kriptona[1] (grezieraz: κρυπτόν, kryptos, "ezkutua" esan nahi du) elementu kimiko bat da, Kr ikurra eta 36 zenbaki atomikoa dituena. Gas noble koloregabe, usaingabe eta zaporegabea da. Lurraren atmosferan aztarna-kantitatetan ageri da; aire likidotua frakzioka distilatuz isolatzen da eta sarritan lanpara fluoreszenteetan erabiltzen da beste gas arraro batzuekin konbinatuta. Kriptona inertea da eta, beraz, ezin zaizkio erabilera praktiko asko eman. Konposatuak eratzen ditu fluorrarekin, eta baita klatratoak urarekin, bere atomoak ur-molekulen sarean harrapatuta geratzen direnean.

Kriptona
36 BromoaKriptonaRubidioa
   
 
36
Kr
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaKriptona, Kr, 36
Serie kimikoagas nobleak
Taldea, periodoa, orbitala18, 4, p
Masa atomikoa83,798(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ar] 3d10 4s2 4p6
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 8
Propietate fisikoak
Egoeragasa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 101,325 - 3,749 g/L
Urtze-puntua115,79 K
(-157,36 °C, -251,25 °F)
Irakite-puntua119,93 K
(-153,22 °C, -244,12 °F)
Urtze-entalpia1,64 kJ·mol−1
Irakite-entalpia9,08 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 20,786 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 59 65 74 84 99 120
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)4, 2
Elektronegatibotasuna3,00 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 1.350,8 kJ/mol
2.a: 2.350,4 kJ/mol
3.a: 3.565 kJ/mol
Erradio atomikoa (kalkulatua)88 pm
Erradio kobalentea110 pm
Van der Waalsen erradioa202 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 9,43x10-3
Soinuaren abiadura(gas, 23 °C) 220 m/s
Isotopo egonkorrenak
Kriptonaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
78Kr %0,35 2,3x1020 u ε ε - 78Se
79Kr Sintetikoa 35,04 o ε - 79Br
β+ 0,604 79Br
γ 0,26, 0,39, 0,60 -
80Kr %21,23 Kr egonkorra da 44 neutroirekin
81Kr Sintetikoa 2,29x105 e ε - 81Br
γ 0,281 -
82Kr %11,6 Kr egonkorra da 46 neutroirekin
83Kr %11,5 Kr egonkorra da 47 neutroirekin
84Kr %57 Kr egonkorra da 48 neutroirekin
85Kr Sintetikoa 10,756 u β- 0,687 85Rb
86Kr %17,3 Kr egonkorra da 50 neutroirekin

1960tik 1983ra, metroaren distantzia definitzeko kripton-86 isotopoaren espektro-lerro laranja-gorria erabili zen. Beste gas nobleak bezala, argiztatzean eta argazkigintzan erabil daiteke. Kriptonak betebehar garrantzitsua dauka kripton fluoruroko laserraren ekoizpen eta erabileran.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Elementu kimikoak» Berria Estilo Liburua. .

Kanpo estekak

aldatu