Kolonia (geografia politikoa)
- Artikulu hau atzerritar estatu batek menperatua duen lurraldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».
Kolonia atzerritar Estatu baten mendean dagoen herrialdea da.
Kolonia motak
aldatuHainbat kolonia mota izan dira. Aipagarrienak hauek dira:
Ustiaketa koloniak
aldatuBertako baliabideez jabetu eta metropoliaren interesen arabera erabiltzen zituzten. Metropoliko funtzionarioek gobernatzen zituzten, eta haiek, aldi berean, botere guztiak zituen gobernari nagusi baten mende zeuden. Biztanle gehienak indigenak ziren. Kolonia mota usuena izan zen, eta halakoak ziren, adibidez, Afrika beltzekoak eta Ekialde Urrunekoak.
Kolonizatzaileez bete ziren koloniak
aldatuBaita ere "populatze-koloniak" deituak izan ziren. Boterea gobernu autonomo baten esku zegoen, baina haren gainetik gobernadore bat zegoen metropoliak hautatua. Kolonizazio mota hori britainiarren mende zeuden kolonietan egin zen, batez ere: Kanadan, Australian, Zeelanda Berrian. Herrialde horietan Europatik joandako jende askok hartu zuen bizileku berria behin betiko, eta bertako biztanleak baztertuta utzi zituzten erreserbetan.
Protektoratuak
aldatuBertako gobernua zuten herrialdeetan erabili zen: Egipton, Marokon, Tunisian, eta abarretan. Itxura batean herrialdeko politikaz bertako agintariak arduratzen baziren ere, ez zegoen egiazko autogobernurik, metropoliaren babespean baitzegoen kolonia, eta haren ordezkariek hartzen zituzten funtsezko erabakiak.
Ordezko agintaritza
aldatuAlemaniak Lehen Mundu Gerran bere koloniak galdu zituenean, Nazio Batuen Erakundeak beste herri batzuei eman zien haiek gobernatzeko kargua, eta orduan sortu ziren kolonia mota horiek.
Merkataritza eskubideak
aldatuTxinan eta beste herrialde batzuetan herri inperialistek abantaila eta eskubide batzuk lortu zituzten merkataritzan, hitzarmen batzuen bitartez. Merkataritza eskubide haietaz baliatuta, hiri eta portu garrantzitsu asko metropoliaren esku geratu ziren.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.