Gatzapen

Odolbildua sortzeko prozesu konplexua, hainbat aktibazio entzimatikoren bidez gertatzen dena. Odola likido izatetik gel erdisolido izatera igarotzen da. Ehunetako lesio baten ondorioz hasten da prozesua, odolak eta aireak elkar ukitzean.
Koagulazio» orritik birbideratua)

Gatzapena edo koagulazioa odola likido egoeratik solido bihurtzea da. Hemostasiaren atal garrantzitsua da, odoljarioak gelditu eta kaltetutako odol-hodiak konpontzeaz arduratzen dena, plaketa eta fibrinaz osatutako odolbilduak eratuz. Gatzapenaren gehiegizko asaldurak tronbosiak eta gutxiegizkoak odoljarioak eragin ditzake.

Gatzapena ugaztun guztietan ematen den prozesua da, nahiz eta gizakian aztertu den gehien. Bere beharrezko osagaiak plaketak eta gatzapen faktoreak (fibrinogenoa, esaterako) dira.

Gatzapena endotelioaren lesioa gertatu eta berehala jartzen da martxan. Plaketek tapoi bat sortzen dute lesioa izan den tokian. Hau lehen mailako hemostasia da. Aldi berean, bigarren mailako hemostasia gertatzen da: gatzapen fatoreen eraginez, fibrinogenoa (odol-plasman dagoen proteina urgarria) fibrina (proteina disolbaezina) bilakatzen da, plaketen tapoia sendotuz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu