Karlos Lwanga
San Karlos Lwanga[1] edo Lwangako San Karlos[2] (swahiliz: Kaloli Lwanga; Buganda, 1860 inguru — Namugongo, Buganda, 1886ko ekainaren 3a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, lagunen talde batekin martiria izan zena. Eliza Katoliko eta Anglikanoetako santua eta Ugandako martirietako bat da[3].
Karlos Lwanga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buganda, 1865eko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Uganda |
Heriotza | Namugongo (en) , 1886ko ekainaren 3a (21 urte) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Ekainaren 3 | |
Bizitza
aldatu1860 inguruan jaio zen Bugandako Erresuman (Uganda modernoaren lurraldean) eta ganda etniakoa izan zen[4]. Mwanga II.a erregearen zerbitzaria izan zen.
Ugandako kristauen jazarpena 1885ean hasi zen Mwanga erregeak misiolari anglikanoak exekutatzeko agindu zuenean. Joseph Mukasa Balikudembe erregearen zerbitzariak, hilketak salatu zituen erregeari, eta ondoren berari burua moztu zioten. Lwanga izendatu zuten kargu honetarako. Egun berean, 1885eko azaroaren 5ean, Karlos izenarekin bataiatu zen[5].
1886ko maiatzaren 25ean, Mwanga II.ak bi paje heriotzara kondenatu zituen. Hurrengo goizean, Karlos Lwangak bataiorako prestatzen ari ziren hainbat paje bataiatu zituen ezkutuan. Egun horretan, erregeak zerbitzariak galdekatu zituen, norbaitek kristautasunari uko egingo zion ikusteko. Lwangak zuzendutako pajeak haien erlijioari leialtasuna deklaratu zuten, eta erregeak bizirik erretzera kondenatu zituen. 1886ko ekainaren 3an, exekuzioaren egunean, Karlos Lwanga beste presoengandik bereizi zuten. Hil aurretik, guardiari kristau bihurtzeko deia egin zion[6].
Kanonizazioa
aldatu1920an, Benedikto XV.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen, eta 1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. San Karlos Lwanga eta lagunen eguna ekainaren 3an ospatzen da Erromatar Eliza Katolikoan. Afrikako Gazte Katolikoen Mugimenduaren, kristau konbertituen eta torturaren biktimen zaindaritzat hartzen da[7]. Eliza Katolikoaz gain, anglikanismoan ere santutzat hartzen da[8].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jódar Cartujo, Mª Jesús. (2022). «Ekaina» Iruñeko udalako egutegia. Iruñea, 13 or..
- ↑ Amundarain, Dionisio. (2022). Egunean Eguneko Ebanjelioa. 2023 Urtea. Bilbo: Mezulari, 296 or. ISBN 978-84-271-4643-3..
- ↑ (Ingelesez) «Uganda Martyrs Shrine Namugongo, Brief History» Uganda Martyrs Shrine Organization (UMSO) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017/02/01).
- ↑ (Ingelesez) «Lwanga, Charles» Dictionary of African Christian Biography (DACB) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006/08/26).
- ↑ (Ingelesez) «Charles Lwanga» Uganda Martyrs Shrine Organisation (UMSO) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016/06/03).
- ↑ (Ingelesez) «St. Charles Lwanga and Companions, Martyrs of Uganda» Catholic News Agency jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/06/10).
- ↑ (Ingelesez) «St. Charles Lwanga and Companions, Martyrs of Uganda: Saints You Need to Meet» Catholic Link jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020/06/10).
- ↑ (Ingelesez) «Brief history» Uganda Martyrs Shrine Organization (UMSO) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017/02/01).