Karen[1], baita ere Kayin, Kariang edo Yang (euren buruei Pwa Ka Nyaw, kareneraz: ကညီကလုာ္, deitzen diete) ia bederatzi milioi pertsonak osaturiko etnia bat da. Gehienak Myanmarren bizi dira, Myanmarreko 50 milioi biztanleetatik % 7 karen etniakoak direlarik. 1948z geroztik karen herritar batzuk karen gerrilla (KNLA) buru dutela Myanmarreko gobernu zentralaren aurka borrokan dago. Gerrillaren lehendabiziko asmoa karen herriaren independentzia zen arren, 1976tik sistema federal bat eskatu du. Lehenengo ihesaldiak XVIII. mendekoak badira ere, egun 400 000 karen Thailandian daude erbesteratuta, Myanmarreko mugatik gertu batik bat.

Karen

Karen neskatxa bat
Biztanleak guztira
9.000.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Myanmar
(4.000.000)
 Thailandia
(500.000)
 AEB
(50.000)
Hizkuntza
Karenera
Erlijioa
Theravada budismoa, kristautasuna, animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Karen herriko emakumeak 1920ko hamarkadan.

Tibet-mongoliar jatorria dute karenek. Myanmarrera hainbat migraziotan iritsita, iparraldeko lautada zabaletako lehen biztanleak omen ziren. Hala ere, antzinako Asiako, edo, zehatzago, antzinako Myanmarreko historia baldintzan idatzi behar da, ahozko literatura beste oinarririk ez baitauka. Are gehiago, karen herriaren eta Birmaniako militarren arteko borrokan historia garrantzia handiko arma politikoa da. Batzuen zein besteen adierazpenak tentuz hartu behar dira.

Karen herri osoa kristaua dela uste hedatua da, agian gerrillan gehienak direlako. Hala ere, oro har, heren bat kristaua izango litzateke, heren bat budista eta azken herena animista edo jatorrizko erlijioen fededuna. Aipatu beharra dago Thailandiako zein Myanmarreko gobernuek budismoa bultzatzen dutela etnia desberdinak asimilatzeko.

Karen herria testu batzuetan herri horretako Karenni edo Karen gorri azpitaldearekin oker nahastu dute. Karenni herriko Padaung azpitaldea Thailandian bizi da, Birmaniako mugatik gertu eta tribu honetako emakumeek lepoan daramatzaten lepokoengatik ezaguna da.

Karen izena arerioek mespretxuz ipini zieten. Aurrerago eurek onartu dute harrotasunez.

Hedapena

aldatu

Karen gehienak Myanmarren bizi dira ekialdeko eskualdearen eta Irrawaddy deltaren alboko mendietan, Karen Estatuan gehienak eta batzuk Kayah (karenni) Estatuan, hegoaldeko Shan Estatuan (MoBye eskualdean), Ayeyarwady atalean (Irrawaddy atala), Hegoaldeko Kawthoolei (Tenasserim kostaldeko eskualdean) eta Thailandiako mendebalean.

Karen kopuru zehatza ezagutzea zaila da. 2006ko AEB-tako gobernuaren VOA komunikabideetako artikulu batek zioenez, 7 bat milioi karen bizi da Myanmarren eta 400.000 Thailandian, bertan mendietako triburik handiena delarik.

Azpitaldeak

aldatu

Etnologoek karen herria karen gorrien eta karen zurien azpitaldeetan sailkatu dituzte.

Karen gorriak (Karenni)

aldatu

Talde ezberdin anitzek osatzen dute: Kayah, Geko (Kayan Ka Khaung, Gekho, Gaykho), Geba (Kayan Gebar, Gaybar), Padaung (Kayan Lahwi), Bres, Manu-Manaus (Manumanao), Yintale, Yinbaw, Bwe, Paku, Shan and Pao. Talde hauetatik batzuk (Geko, Gebar, Padaung) Kayan taldearen barnean sailkatzen dira.

Karen zuriak

aldatu

Bi taldek osatzen dute:

  • Sgaw Karen: Karen taldeetatik handiena eta hedatuena. Asko Thailandian Myanmarreko mugatik gertu errefuxiatu herrietan bizi dira.
  • Pwo Karen:Ekialdeko Pwo Karen Thailandiako mendebaldean eta Myanmarreko Kayin Estatuan bizi dira; Mendebaldeko Pwo Karen Myanmarreko Irrawaddy atalean bizi dira.

Hizkuntza

aldatu

Karen hizkuntzak sino-tibetar hizkuntzen familiako tibetar-birmaniar hizkuntzen taldean sailkatzen dira. Elkar ulertzen ez duten hiru adarretan sailkatzen dira: Sgaw, Pwo, and Pa'o. Karenni (Karen gorriak) eta Kayan herriak Sgaw adarrekoak dira.

Karen hizkuntzak tibetar-birmaniar hizkuntzen artean subjektu-aditz-objektu hitz ordena duten ia bakarrak dira; Karen eta Bai ez beste tibetar-birmaniar hizkuntza guztiek subjektu-objektu-aditz hitz ordena dute. Berezitasun honen arrazoia ziurrenik hurbileko Mon eta Tai hizkuntzen eragina izango da.

Erlijioa

aldatu

Karen herriak jatorriz sinesmen animistak zituen. Izadiko elementuek (mendiek, harriek) arima dutela sinisten zuten, jainkotzat ala indar txartzat zituzten. XVIII. mendeko erdialdera arte Myanmarreko hegoaldean jende gehiengoa Mon herrikoak ziren eta haien eraginez Karen herria budista izaten hasi zen eta gaur egun Karen gehiengoa budista da.

1828an George Boardman misiolariak Ko Tha Byu kristautasunean bataiatu zuen. Lehendabiziko karen kristaua izan zen. Karen batzuk zazpigarren eguneko eliza adbentistean sinisten dute. Birmaniako aginteek gaur egun arte kristauak jazarri dituzte, mendebaldeko inperialistek haien herria bai etniatan bai erlijioaren bidez zatitu nahi izan dutela uste baitute.


Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu