Jorge Cortes Izal (Otsagabia, 1930eko apirilaren 25a - Iruñea, 2010eko urtarrilaren 12a) euskaltzain urgazle nafarra izan zen.

Jorge Cortes Izal
Bizitza
JaiotzaOtsagabia1930eko apirilaren 25a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2010eko urtarrilaren 12a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: jorge-cortes-izal-1930-2010

Euskal hiztun izan ez arren, "Nafarroako XX. mendeko euskararen historiako protagonistarik handienetako bat" izan da Roldán Jimenoren arabera. Izan ere, hezkuntza eta hizkuntzaren zabalkuntzaren inguruan probintziako hainbat ekimenen sustatzailea izan da.

Ibilbidea

aldatu

Komertziala lanbidez, ama euskalduna izan zuen eta haren haurtzaroan euskaraz herrian entzuten zen, nahiz eta berak orduan ikasi ez. Garai hartan etxeko transmisioa eteten hasita zegoen Otsagabian, eta urteekin ekin zion hizkuntza ikasteari Asisko Urmeneta irakasle zuela, Pablo Antoñanarekin eta Jose Maria Jimeno Juriorekin batera.

Nafarroako ikastolen sortzaileetakoa izan zen, 1963an lehenengo euskal eskola sustatzen ahalegindu baitzen. Bi urte geroago, Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak elkartearen babesean, Nuestra Señora de Ujué izena hartu zuen ikastola sorrarazi zuen Atarrabian, gerora San Fermin eta Paz de Ziganda Ikastolen hazia izan zena, eta 1965-66 ikasturtean ikastolako lehendakari izendatu zuten gurasoek. 1966an "Principe de Viana" aldizkariaren euskara sustatzeko atalaren arduradun jarri zen, Miguel Javier Urmeneta eta Amadeo Marcoren onespen eta laguntzaz. Hurrengo urteetan probintzian zehar beste ikastola batzuen sorreran parte hartu zuen.

"Euskalerria irratia"ren sortzaileetakoa ere izan zen (irratiaren ""Larreko Saria" eman zioten 1997an), eta 2008an "Jimeno Jurio saria" jaso zuen Artaxoan, euskararen alde egindako lanagatik. Juan Zelaia kultur proiektu asko bultzatu izan dituen lagunari ere eman zioten saria orduan, laugarren edizioan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu