John von Neumann
John von Neumann Estatu Batuetako matematikaria izan zen, Hungarian jaioa (Budapest, 1903ko abenduaren 28a - Washington, 1957ko otsailaren 8a). Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen. Theory of Games and Economic Behavior liburua argitaratu zuen 1944. urtean, O. Morgensternekin batera. Buruko minbiziak jota hil zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John von Neumann |