John Lewis
John Robert Lewis (Troy, Alabama, 1940ko otsailaren 21a- Atlanta, Georgia, 2020ko uztailaren 17a), ekintzaile eta politikari estatubatuarra izan zen. Eskubide zibil eta politikoen aldeko buruzagia izan zen, eta AEBetako ordezkarien etxean kargua eduki zuen Georgiatik 1987tik 2020an hil zen arte.
Ikasle garaian, "Student Nonviolent Coordinating Committee" (SNCC) elkartean militatu zuen, 1963tik 1966ra. "Big Six" taldearen barruan egon zen, 1963ko martxa erraldoia antolatu zutenak Washingtoneraino. Haren borroka arraza bazterkeriaren aurkakoa izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren kidea izan zen, eta sarien artean Presidentearen Askatasunaren Domina jaso zuen, Barack Obamaren eskutik.
Bibliografia
aldatu- "March" John Lewis, Andrew Aydin eta Nate Powell. Norma Editorial, 2018. ISBN 978-84-679-3049-8.