John Cage
John Milton Cage Jr. (Los Angeles, 1912ko irailaren 5a - New York, 1992ko abuztuaren 12a) estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Musikagile, instrumentista, filosofo, musikaren teoriko, olerkari, margolari, mikologiaren zalea eta beste gauza asko izan zen gizon hau II. mundu gerraren ondorengo abangoardia artistikoen pertsonalitate nagusietariko bat izan zen. Kritikoen arabera John Cage XX.mendeko AEBetako musikagile nagusietariko bat izan zen. Dantza garaikidean bere eragina erabakigarria izan da, bereziki Merce Cunningham koreografoaren kolaborazioaren bidez. Adolph Weiss, Henry Cowell eta Arnold Schönberg maisuekin ikasi zuen. Soinu berriak bilatu zituen, eta obra bereziak ondu zituen berak asmatutako musika-tresnetarako, «prestaturiko pianorako» batik bat. Lan ezagunenak: Hiru ahotsetarako konposizioa, Prestaturiko piano eta orkestrarako kontzertua eta Cartridge Music. Sari ugari jaso zituen. Fluxus mugimenduaren partaidea izan zen.
Lan nagusiak
aldatu- First Construction in Metal (1939)
- Imaginary Landscape No. 1 (1939)
- Living Room Music (1940) Gertrude Stein biografian oinarritutako testua.
- Credo In Us (1942)
- Four walls (1944)
- Music for Marcel Duchamp (1947)
- Sonates et interludes (1948)
- Music of Changes (1951)
- 4'33´´ (1952)
- Radio Music (1956)
- Fontana Mix (1958)
- Cartridge Music (1960)
- Variations II (1961)
- 0'00 (4'33" No.2) (1962)
- Cheap Imitation (1969)
- HPSCHD (1969)
- Branches (1976)
- Litany for the Whale (1980)
- Ryoanji (1983)
- But What About the Noise of Crumpling Paper (1985)
- Europeras 1 & 2 (1987)
- Organ²/ASLSP (As Slow As Possible) (1987)
- Four6 (1992)
- Trio Seven Woodblocks
- Solo n°43 (Songsbooks-1970)
- Mésostiches
Filmetako soinu bandak
aldatu- Toutes ces belles promesses, Jean-Paul Civeyracek zuzenduta.
- À travers la forêt, Jean-Paul Civeyracek zuzenduta.
- Music for Marcel Duchamp (1947), Martin Scorseseren (2010) Shutter Island filman erabilita.
Beste aktibitateak
aldatu- New York Mycological Societyren sortzailetariko bat. Mikologiaren zale amorratua zen.
Bibliografia
aldatu- John Cage par John Cage, Textuel, 1998.
- Conversations avec John Cage, Richard Kostelanetz, trad. Marc Dachy, Éditions des Syrtes, Paris 2000.
- Pour les oiseaux : Entretiens avec Daniel Charles, L'Herne, 2002.
- Une année dès lundi : Conférences et écrits, Christophe Marchand-Kiss-ek itzulita, Textuel, 2006.
- Bischoff, Ulrich (Hg.): Kunst als Grenzbeschreitung: John Cage und die Moderne, cat. exhib. Staatsgalerie moderner Kunst, München 1991
- John Cage, théoricien de l'utopie, Antonia Rigaud, Harmattan, 2006.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Cage |
- (Ingelesez): John Cageren inguruko web oso ona.
- (Ingelesez): John Cageren web ofiziala.