James Purdy
James Otis Purdy (Hicksville, Ohio, 1914ko uztailaren 17a - Englewood, New Jersey, 2009ko martxoaren 13a) estatubatuar idazlea izan zen.
James Purdy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fremont, 1914ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Englewood, 2009ko martxoaren 13a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Bowling Green State University (en) Findlay High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, eleberrigilea, irakaslea, antzerkigilea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Lawrence University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN America (en) |
|
Biografia
aldatuFamilia eskoziar-irlandarra zuen jatorriz. Txikia zela banandu ziren gurasoak, eta abandonaturik utzi zuten.
1957an, Color of Darkness (Iluntasunaren kolorea) ipuin-bilduma argitaratu zuen. Ipuin horietako pertsonaiak bi umezurtz dira; hiri handira joaten dira ihesi, eta gizartearen behe-mailako klasea ezagutzen dute han. 1959an idatzi zuen lehenengo eleberria, Malcolm (1959). Eleberri horretan ere umezurtz bat da pertsonaia nagusia, gorputzean eta ariman jendearen eraso gogorrak jasaten dituena.
Ospea, ordea, 1964an etorri zitzaion Cabot Wright Begins (Cabot Wright hasten da) lanarekin. 1975ean, In a Shallow Grave (Hilobi huts batean) idatzi zuen: Vietnamgo gerran, gizon bat desitxuraturik gelditzen da; jaioterrira itzultzen da, baina erabakitzen du ezkutaturik bizitzea duen itxuragatik.
Purdyren beste lan aipagarri batzuk: The Nephew (1960, Iloba) eta Garments the Living Wear (Bizidunek jantzitako jantziak).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purdy |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.