Julen Martija

esku huskako pilotaria
Martija

Martija, 2016ko urtarrilean
Izen osoa: Julen Martija Ollakarizketa
Jaiotza data: 1997ko maiatzaren 24a (27 urte)
Jaioterria: Etxeberri, Arakil
(Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 82 kg
Debutatze data: 2016ko otsailaren 21a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Julen Martija Ollakarizketa, pilota arloan Martija deituraz ezaguna (Etxeberri, Nafarroa Garaia, 1997ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin.[1] Pilotari segurua da, huts gutxi egiten dituena, eta eskuin indartsua du.[2]

Bizitza

aldatu

Pilotan sei urterekin hasi zen, Irurtzungo pilota eskolan. 14 urte betetzean, Iruñera joateko aukera sortu zitzaion, eta hara jo zuen: Iruñean bere adineko pilotari gehiago zebiltzan, eta hobetzeko aukera handiagoa zuen. Onenengandik maila bat azpitik ibiltzen zen. Hala ere, 2015ean gorakada handia egin zuen, bai eta Bizkaian amateurretako bi torneo irabazi ere (Lezamakoa eta Zaldibarkoa). Horregatik, 18 urte besterik ez zuela, profesionaletara iritsi zen 2016aren hasieran, Aspe enpresak kontratatuta.[3][4]

23 urterekin, lehendabiziko finalera iritsi zen,[5] bai eta garaile atera ere: Joseba Ezkurdiarekin batera irabazi zuen 2020ko binakako txapela, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea mendean hartuta.[6][7] Ezohiko txapelketa izan zen: COVID-19 pandemiaren eraginez, atzerapenak izan ziren; gero, Baiko enpresako pilotariek beren enpresak ezarritako lan baldintzen aurka egindako grebaren ondorioz, berriz atzeratu zen lehiaketa; eta, tartean, Julenek COVID-19aren gaitza hartu zuen.[8]

Kirol lorpenak

aldatu
 
Martija, profesionaletan debutatu zuen partidan, 2016ko otsailean.
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2020 Ezkurdia - Martija Olaizola II.a - Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia
2022 Altuna III.a - Martija Laso - Imaz 22-20 Bizkaia

Amateurretan

aldatu
  • 2015: Lezamako Torneoko txapeldun.
  • 2015: Zaldibarko Torneoko txapeldun.
  • 2013: Diario Vasco Torneoko txapeldun.

Erreferentziak

aldatu
  1. Enpresaren webguneko fitxa
  2. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Julen Martija, zaguero de Aspe: “El tren solo pasa una vez en la vida y tenía que aprovechar esta oportunidad”», Deia, 2016-02-19.
  3. Eñaut Agirrebengoa Apaolaza: «Julen Martija, denbora gutxian loratu den pilotaria», Guaixe, 2016-02-19.
  4. Eizmendi, Imanol Magro. «Julen Martija, erakusleihora» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  5. Eskudero, Julen Etxeberria eta Jon. «Iritsi da azkenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  6. Etxeberria, Julen. «Ezkurdia-Martijak nagusitasunez irabazi dute binakako txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  7. «Ezkurdia eta Martija, txapelak jantzita» www.eitb.eus 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  8. Etxeberria, Julen. «Ezinegonak jota dago» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).