Iban del Campo
Iban del Campo (Arrasate, 1971) zinema zuzendari gipuzkoarra da. New Yorkeko burlesque giroaren inguruko dokumental ugari egin ditu. Mondragon Unibertsitatean dokumental klaseak ematen ditu eta Huhezinema lehiaketako koordinatzailea da[1].
Iban del Campo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Biografia
aldatuErasmus beka baten bidez Parisko Nouvelle Sorbonne unibertsitatean egin zuen doktoretza eta Bartzelonako Universidad Pompeu Fabran dokumentalgintza masterra egin zuen[1].
Laburmetraiak egin ditu gehienbat eta hainbat lehiaketatan aurkeztu ditu, esate baterako Kimuak lehiaketan. 2008an New Yorkeko Unibertsitatean dokumental ikastaro bat egin zuen eta "Dirty Martini" eta James "Tigger!" Ferguson ezagutu zituen, New Yorkeko burlesque eta underground giroaren aitzindariak izan zirenak[2]. Bien inguruko dokumentalak egin zituen, lehena 2008an eta bigarrena 2018an[1].
2019an zuzendu zuen aurreneko film luzea. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen eta hiru sari jaso zituen; zinemira, izendapen berezia eta Sebastiane saria. New Yorkeko burlesquearen inguruko dokumentala hau ere[2][3].
Egindako filmak
aldatu- The Gas Man (2002) - laburmetraia, fikzioa
- Un tal Eusebi (2003) - laburmetraia, fikzioa
- Lo bakarrik (2008) - laburmetraia, fikzioa
- Dirty Martini (2009) - dokumentala
- Katebegitik (2011) - laburmetraia, fikzioa
- Tigger! (2016) - dokumentala
- Espedizio handia (2018) - laburmetraia, fikzioa
- Glittering Misfits (2019) - luzemetraia, dokumentala
- Interior Taxi Noche (2020) - laburmetraia, fikzioa
- Serendipia (2021) - laburmetraia, fikzioa
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Iban del Campo» marvinwayne.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Loureda, Por Carlos. (2019-09-21). «‘Glittering Misfits’, de Iban del Campo, o la reivindicación de la desnuda inteligencia» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Los artistas de burlesque practican la satira política a través del humor"» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
Kanpo estekak
aldatu- Zuzendariaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)