Itsasu
Itsasu Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Ezpeletako kantonamendukoa.
Itsasu | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Itsasuko karrika. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | |
Izen ofiziala | Itxassou | |
Auzapeza | Mikel Hiribarren (Abertzale)Roger Gamoy (2008-2014) | |
Posta kodea | 64250 | |
INSEE kodea | 64279 | |
Herritarra | itsasuar[1] | |
Geografia | ||
Azalera | 39,37 km² | |
Garaiera | 31-924 metro | |
Distantzia | 23 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.184 (2018: 1) | |
Dentsitatea | 51,46 biztanle/km² | |
Zahartzea[2] | % 13,61 | |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 39,94 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[2] | % 75,43 (2011) | |
Desberdintasuna[2] | % 4,26 (2011) | |
Langabezia[2] | % 4,13 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 42,2 (2010) | |
Erabilera | % 12,28 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.itxassou.fr/ |
Izena
aldatuItsasu herriaren izena ez dator itsasotik (ur gaziko eremu zabaletik), baizik eta, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Itsasondo, Nafarroa Garaiko Basaburuko Itsaso eta Baxe Nafarroako Jatsu eta Lapurdiko Jatsu herriak bezala, isats zuhaixkatik.[3][4]
Bada "ihi+tza+tsu"tik (ihi ugari dagoen tokia) etor daitekeela sostengatzen duenik ere, baina azken teoria hau ez dago aski frogatua oraino.
Geografia
aldatuInguru naturala
aldatuArtzamendi (931 m), Lapurdiko mendirik altuena, udalerri honetan kokaturik dago, Nafarroa Behereko mugatik gertu.
Udalerri mugakideak
aldatu- Kanbo eta Larresoro iparraldean
- Ezpeleta eta Ainhoa mendebaldean
- Luhuso eta Bidarrai (Nafarroa Beherea) ekialdean
Udalerria mugakidea da Nafarroa Garaiarekin hegoaldean.
Auzoak
aldatuItsasuko herriko etxearen arabera, herria 9 auzotan banatuta dago:
- Basaburu Ezpeletako mugan
- Laxia / Ortzia / Berandotz Artzamendira joan buruz
- Errobi elizaren auzoa
- Gerasto Mondarraineko oinean
- Gibelarte Errobiren aldean Bidarraira buruz joan
- Izoki Errobiren bazterretan
- Plaza herriaren erdigunea
- Olhasur D932 errepidearen iparraldean
- Pannecau herrixkaren 100 metrotan
Historia
aldatu1963ko urteko Aberri Egunean Itsasuko Ageria delakoa plazaratu zen Itsasun, Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi hori gogoratuz, oroitarri bat dago San Fruktuoso elizaren ondoan.
Ekonomia
aldatuUdalerria Ezpeletako piperra ekoizten duen sor-markaren barruan dago kokaturik. 1994. urtetik aurrera, Itsasuko gereziaren produkzioa bultzatzeko badago interes ekonomikodun talde bat.
Demografia
aldatuXIX. mendean zehar eta XX. mendearen erdialdera arte, Itsasuko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan eta 1.400 lagunen inguruan mantendu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txikia izan zuen, baina laster berriro hasi zen biztanleak irabazten eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Itsasuko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuAlkateak
aldatuKultura
aldatuEuskara
aldatuItsasuko euskara nafar lapurteraren aldaera bat da, sartaldeko azpieuskalkian kokatzen den Sara-Ainhoa bitarteko euskara hain zuzen. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.
Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik.
Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako.
Ondasun nabarmenak
aldatuArgazki galeria
aldatu-
Itsasuko pilotalekua.
-
Herriko etxea.
-
Itsasu eta Artzamendiren ikuspegia.
-
Itsasuko monolitoa (1963)
Itsasuar ospetsuak
aldatu- Joanes Etxeto (1801-1887), bertsolaria.
- Txomin Olhagarai (1958-1980) Iparretarrak talde armatuko kidea.
- Peio Dospital (1950-), errugbilaria.
- David Olaizola (1973-), abeslaria.
- Batita Ducassou (1991-), esku-huskako pilotaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Itsasu EODAn.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ https://web.archive.org/web/20190423082755/https://itsasokoargia.com/2017/05/22/nafarroako-itsasora/
- ↑ ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Pessac, Presses Universitaires de Bordeaux, coll. «Centre d'études linguistiques et littéraires basques», 2006, 246 orr. (ISBN 2867813964 eta 9782867813962)
- ↑ «Sarasua Laskarai, Maddi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Sarasua Laskarai, Ainhoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Laskarai Urmeneta, Leire - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Maileguak eta kalkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Itsasuko web gune ofiziala
- Joseba Aurkenerena: Itsasuko kabalkada-tobera: Iraul-story [1][Betiko hautsitako esteka]
- Joseba Aurkenerena: Itsasuko kabalkada gogoangarria [2]
- Joseba Aurkenerena: Piarres Lafitte, Itsasu eta Murtuts [3]