Hrodnako oblasta
Hrodnako oblasta (bielorrusieraz: Гродзенская вобласць, Hrodzienskaya voblasts; errusieraz: Гродненская область, Grodnenskaya Oblast) Bielorrusiako ipar-mendebaldeko probintzia da. Polonia eta Lituaniarekin du muga mendebaldean. Hiriburua Hrodna da. Oblasta 17 raion edo barrutitan zatiturik dago.
Populazioa: %62,3 bielorrusiarrak, %24,8 poloniarrak, %10 errusiarrak, %1,8 ukrainarrak eta gutxiengo tatariar eta lituaniarrak.
Banaketa administratiboa
aldatuHrodnako oblasta 17 barrutitan (raion), 194 selsoviet, 12 hiri, 6 udalerri-hiri eta 21 hiri-kokagunetan banaturik dago.
- Ashmyany barrutia
- Astravyets barrutia
- Byerastavitsa barrutia
- Dzyatlava barrutia
- Hrodna barrutia
- Iwye barrutia
- Karelichy barrutia
- Lida barrutia
- Masty barrutia
- Navahrudak barrutia
- Shchuchyn barrutia
- Slonim barrutia
- Smarhon' barrutia
- Svislach barrutia
- Vawkavysk barrutia
- Voranava barrutia
- Zel’va barrutia
Hiri eta herriak
aldatu- Hrodna - 332,300
- Lida - 98,200
- Słonim - 51,600
- Vaŭkavysk - 46,800
- Smarhoń - 36,700
- Navahrudak - 30,800
- Kareličy - 30,000
- Masty - 17,400
- Shchuchyn - 15,000
- Ašmiany - 14,900
- Vialikaja Bierastavica - 12,000
- Skidziel - 10,900
- Iŭje - 8,900
- Dziatłava - 8,300
- Astraviec - 8,300
- Voranava - 7,000
- Svisloch - 6,900