Hondarribiko setioa (1638)

Hondarribiko setioa 1638ko udan gertaturiko gudu garrantzitsu bat izan zen, Franko-espainiar Gerran eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean.

Hondarribiko setioa
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Franko-espainiar Gerra
Guduari buruzko alemaniar grabatua
Data1638ko ekaina-iraila
LekuaHondarribia
Koordenatuak43°22′N 1°48′W / 43.37°N 1.8°W / 43.37; -1.8
EmaitzaEspainiarren garaipen erabakigarria[1]
Gudulariak
 Frantzia  Espainia
Buruzagiak
Frantzia Henrike II.a Borboi-Condékoa
Frantzia Henri de Sourdis
Espainia Juan Alfonso Enríquez de Cabrera
Indarra
18.000 infante eta 2.000 zaldun[2]
20–30 itsasontzi
7.000 itsastar
1.100 lagun[3]
15.000 infante eta 500 zaldun[2]
Galerak
4.000 hildako eta zauritu[1]
2.000 preso[1]
Ezezagunak

Uztailaren 1ean gazteluko soldadu eta herritarrak aintzat hartuta 700 gizaseme besterik ez ziren armadunak. Ondoko udalerrietako 77 armadun hurbildu zituen Probintziak, eta, egun batzuk beranduago, marea goian zela baliatuta, beste 320 iritsi ziren. Guztira, 1.100 ziren udalerria defendatzen, kopuruz askoz handiagoa eta artilleria sendoa zuen gudarosteari aurre egiten.[3]

Henrike II.a Borboi-Condékoa eta Henri de Sourdisek zuzenduriko frantziar armadak 27.000 soldadu eta zenbait itsasontzi zituen. Bi hilabetez hiria setiatu eta harresiak botatzeko 16.000 kanoi-bala erabili zituen. Hiria erabat suntsiturik geratu zen, eta 300 lagun, gehienak emakume eta haur, baino ez ziren geratu. Hala ere, defendatzaileek eutsi egin zioten.

Irailaren 7an, Juan Alfonso Enríquez de Cabrera Gaztelako almiranteak zuzenduriko espainiar armadak setioa hautsi, eta frantziar armada mendean hartu zuen. Balentria ospatzeko, urtero irailaren 8an alarde bat ospatzen dute Hondarribian.

Henri de Sourdis artzapezpikuak Bernard de La Valette Épernongo dukeari bota zion porrotaren errua, harresietako pitzadurak txikiegiak zirelako ez erasotzea aholkatu baitzuen.

Egindako defentsagatik, Hondarribiak, "Hondarribiko Hiri Oso Prestu, Oso Leial eta Oso Adoretsu" titulua jaso zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Clave historial con que se abre la puerta a la historia eclesiástica y política (1742)
  2. a b Parker, Geoffrey. (1984). Spain and the War, The Thirty Years' War. Londres: Routledge, 223 or..
  3. a b Hondarribiko Udala. XVII. mendea eta 1638ko Setioa. .

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.