Heroi

Gizon edo emakume bikaina eta bere balentriengatik ospetsua

Heroia (grekeraz, ἥρως hērōs, «erdi-dioa») edo gizurena[1] antzinako Grezia eta Erromako mitologia klasikoan, Jainko baten eta gizaki baten arteko seme edo alaba zen eta, beraz, erdi gizakia eta erdi jainkoa zen eta bai moralki eta bai fisikoki ere gizakien gainetik zeuden. Herkules dugu adibide. Heroiak izaki soilek egin ezin dituzten balentria edo ekintza handi eta gogoangarriak egiteko gai izaten ziren eta, horregatik, gurtza edo erlijiozko gorazarrea jasotzen zuten, baina jainkoen mailara iritsi gabe. Horregatik, gizakiek hel egiten diete laguntza eske, Jainkoen aurrean bitartekari izateko edo haien haserrea arintzeko, eta haien balentriak ospatzen eta goraipatzen dituzte.

Sir Galahad, Arturoren legendaren heroia George Frederic Watts margo batean

Gaur egungo hizkeran, heroi deitzen diogu, halaber, bere balentria edo ekintza gogoangarriengatik ospetsua den gizon edo emakumeari ere deitzen diogu heroi, ekintza heroikoak egiteko gai denari. Hedaduraz, «heroia» kontakizun bateko protagonista ere aipa daiteke.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu