Helwan
Helwan (arabieraz: حلوان) Nilo ibaiaren ertzean dagoen Egiptoko hiri bat da. Kairoren aldiri bat da, 25 kilometro hegoaldera dagoena, Menfiseko hondakinetatik ekialdera, eta 230.000 biztanle dituena, 1989ko erroldaren arabera.
Helwan حلوان | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Kairoko eskualdea |
Izen ofiziala | حلوان |
Jatorrizko izena | حلوان |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°50′57″N 31°19′58″E / 29.8493°N 31.3327°E |
Azalera | 65 km² |
Altuera | 28 m |
Mugakideak | El Tebin (en) eta Massarah (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 619.293 (2023ko urtarrilaren 11) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 9.528 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Maadi (en) , Kairo, Jerusalem eta Al Mokattam (en) |
Helwanek unibertsitatea du, Helwango Unibertsitatea. Inguruan, behatoki astronomiko bat dago. Behatoki hau, Halley kometa ospetsua ikusteko erabili zen.
Tokiko industriak, burdina, altzairua, zementua eta ehunak egiten ditu.
Helwanen, Kairoko metroaren 1. ibilbidearen amaierako geltokia dago. Barnean hiru barruti ditu: Wadi Hof, Hadayek Helwan eta Maasara hain zuzen ere.
Hondakin arkeologikoak
aldatuAntzinako nekropoli bat, 1946an aurkitua eta ondoren industua, lehen dinastietako hondakinekin. 2004an, lurperaketa gehiago industu ziren. Hauen garrantzia, garai hartako Egiptoko gizarte piramidea islatzen dutela da. Apaiz edo burokrata handien hilobiak, herritar soil eta behe klaseko jendearen hilobietatik argi bereiz daitezke, hilerri honetan, ondo ezberdindutako bi lurperaketa mota baitzeuden. Aberatsen hilobiek, hogei eta ehun metro inguru arteko neurria dute. Hildakoen estatuak, ontziak eta bitxiak aurkitu dira, besoko baliotsu bat eta kareharriz eginiko bi metroko estatua bat kasu.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Helwan) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 18 | 20 | 23 | 28 | 32 | 34 | 35 | 34 | 32 | 29 | 25 | 20 | 27.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 8 | 11 | 14 | 17 | 19 | 21 | 21 | 19 | 18 | 14 | 10 | 15 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5 | 3 | 3 | 3 | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 5 | 22.9 |
Iturria: Weatherbase [1] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Weatherbase. (2011). Weatherbase: Historical Weather for Helwan, Egypt. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Egiptoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |