Haritz kandudun
Haritz kanduduna[1] (Quercus robur), haritz edo haritzondo izenaz ere ezaguna, Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Euskal Herriko haritzen artean ohikoena. Haritz kandudunaren ezkurrek, izenak dioen moduan, kandua edo txortena dute; haritz kandugabearenek, ordea, ez. Izen espezifikoa, robur, latinetik dator, eta «gogor» edo «indar» esan nahi du: izan ere, gogortasuna da haritzaren egurraren ezaugarririk nabarmenena. Indarraren sinboloa da haritza. Biziraupen handiko espeziea da: batzuetan, 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke, hala nola Gernikako arbola bezala.
Haritz kandudun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus robur Linnaeus, 1753 |
Sinonimoak | |
Zerrenda
| |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Ezkur eta oakwood from Quercus robur (en) |
Ezaugarriak
aldatuHosto erorkorreko zuhaitza handia da, 40 metro garai izateaz gain 15 metroko diametroa izatera iritsi daiteke, normalean lodiera txikiagoa izan arren.
Oso zuhaitza indartsua da, bestelako zuhaitz bat hiltzeko moduko zauriak osatzeko gai da. Egur gogorra eta erresistentea du.
Zurtoina
aldatuZuzena, laburra eta lodia du enborra.
-
Haritz kandudun lepatuak
Hostoak
aldatuErorkorrak eta lobulatuak dira haritzaren hostoak; sinpleak, txandakatuak eta txorten txikikoak.
-
Hosto lehorra erortzeko zorian
Loreak
aldatuApiriletik maiatzera loratzen da haritza.Gerba motako infloreszentziatan hazten dira lore arrak; eta txorten luzeko multzo txikitan, emeak.
Fruituak
aldatuHaritzaren fruituak, ezkurrak, irail-urrietan heltzen dira, eta txorten luze baten puntan hazten dira.
-
Ezkurrak
Azala
aldatuAzala arre iluna kolorekoa eta zimurtua du.
Sustraiak
aldatuHaritz kandudunak sustrai indartsuak eta garatuak ditu, sakonera handikoak.
Lur sakonetan bizi denez gehienbat, sustrai primarioa oso garatua eta luzea du, tinko lotuz lurzorura.
Baso guztietan gertatzen den moduan, haritz banakoak kolektibo gisa dihardu bere espezietako gainontzekoekin komunitate bat osatuz. Mikorrizek horretan laguntzen dute lur azpian sare zabal bat sortuz.
Banaketa eremua
aldatuIa Europa gehienetik eta mendebaldeko Asiatik hedatzen da, Eskandinaviako eta Errusiako leku hotzenenetan eta Iberiar penintsulako leku lehorrenetan izan ezik.
Euskal Herri hezeko espezierik berezkoena da haritza. Gehienbat, lurzoru azido eta hezeetan aurkitzen da.
Ekologia eta habitata
aldatuItsas mailatik 500 metro bitarteko garaieran erraz hedatzen da. Lur freskoak, hezeak eta sakonak atsegin ditu. Haranetan eta bailara sakonetan gustura ibiltzen den zuhaitz horietako bat da, baina oso erresistentea da topatzen dituen baldintzetara.
Haritzek osatzen duten basoari harizti deritzo, gehienetan baso mistoak dira haritza izanda baso horretan nagusitzen dena. Hariztiak pagadiak bezain itxi eta ilunak ez direnez, beste espezie ezberdinetako zuhaitz, zuhaixka eta landareekin bizi da oihanpe bat osatuz. Beraz zuhaitz eta zuhaixken aldetik baso nahiko bioanitzak izaten dira hariztiak.
Haritzek ez dute lehorteak maite, eurizaleak dira eta Pagoek aire hezeak behar dituzten moduan haritz kandudunek lur hezeak behar dituzte.
Europan eta Euskal Herrian 0-500 metro bitartean nagusitzen den zuhaitza da, ekologian garaiera horretan fitokomunitate klimax bezala ezagutzen dena osatuz.
Bere haziak (ezkurrak) jaki gozoak dira animalia askorentzat, besteak beste, katagorri, muxar, basasagu, orkatz, orein, basurde, eskimosa eta bestelako korbidoentzat.
Erabilera
aldatu
Haritzaren zura oso preziatua da: kalitate onekoa eta oso erresistentea da. Zurgintzan, upelgintzan eta ontzigintzan erabiltzen da.
Haren egurra erregai ona da; eta ikatza, bero-ahalmen handikoa.
Apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.
Abereen bazkarako erabiltzen da ezkurra; txerrientzat, bereziki.
Haritz kanduduna mitologian
aldatuOso leku garrantzitsua betetzen du mitologian eta herriko tradizioetan haritzak: zuhaitz beneratua izan da herrialde askotan. Haritzaren inguruan egiten ziren batzordeen bilerak, akelarreak, druiden batzarrak eta izaera animista duten beste erritu batzuk.
Beste izen arruntak
aldatuQuercus robur tokiko euskarazko testuetan[2]: haritz (haitz, haritx, haitx, aretx, araitz, areitz, aretz, agatx); haritzondo (haitzondo);
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.