Hydra (konstelazioa)
Hydra edo Hidra[1][oh 1] —latinez: Hydra— Ipar hemisferioko konstelazio bat da, 88 konstelazio modernoetan zabalena eta luzeena: 1.300 gradu karratutik gora[2]. Hydraren mutur bat Cancerretik hegoaldera dago, eta haren gorputz luzea Libraraino iristen da. Oso handia bada ere, distira handiko bi izar besterik ez du.
Hydra | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Hya |
Genitiboa | Hydrae |
Sinbologia | Bela |
Eremua | 1303 gradu karratu (1. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 2 |
Izarrik distiratsuena | Alfard (α Hydrae) (itxurazko magnitudea 1,99) |
Konstelazio mugakideak | Antlia, Cancer, Canis Minor, Centaurus, Corvus, Crater, Leo (konstelazioa), Libra, Lupus (konstelazioa), Monoceros, Puppis (konstelazioa), Pyxis, Sextans (konstelazioa) eta Virgo |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 8-15 h |
Deklinazioa | -20° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila | |
+54° eta −83° latitude bitartean ikusgai. |
Hydra konstelazioa ez da nahastu behar Hego hemisferioko Hydrus konstelazio txikiarekin.
Izar nagusiak
aldatu- α Hydrae (Alfard, 1,99ko itxurazko magnitudeko erraldoi laranja.
- β Hydrae, 4,29ko magnitudeko izar bitarra. Haren osagaien artean, 1,7 arku-segundo daude.
- γ Hydrae, 2,99ko magnitudeko izar horia. Hydrako bigarren izarrik distiratsuena.
- δ Hydrae, 4,14ko magnitudeko izar zuria.
- ε Hydrae, izar-sistema anizkoitza. Sistema osoaren magnitudea 3,38 da.
- ζ Hydrae, 3,11ko magnitudeko erraldoi horia.
- η Hydrae, 4,30eko magnitudeko izar zuri-urdina.
Aipagarria da, besteak beste, R Hydrae Mira aldakorra; haren distira 3,5 eta 10,9 artean aldatzen da 389 eguneko periodo batean.
Oharrak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Dunlop, Storm. (2008). «Hydra» Atlas del cielo nocturno. Ediciones Akal, 101 or..
Kanpo estekak
aldatu