Nasiruddin Muhammad ezizenez Humayun (Kabul, 1508ko martxoaren 6a - Delhi, 1556ko urtarrilaren 27a), Indiako Mogol Inperioaren bigarren gobernatzailea izan zen. Bere aita Baburrek antolatzeko astirik izan ez zuen inperio baten buru izan zen.

Humayun

2. Mogol enperadorea

1555eko otsailaren 22a - 1556ko urtarrilaren 27a
← baliorik ez - Akbar
2. Mogol enperadorea

1530eko abenduaren 26a - 1540ko maiatzaren 17a
Babur - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaKabul1508ko martxoaren 6a
Lehen hizkuntzaTxagatai hizkuntza
HeriotzaDelhi1556ko urtarrilaren 27a (47 urte)
Hobiratze lekuaHumayunen hilobia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: erorikoa
Familia
AitaBabur
AmaMaham Begum
Ezkontidea(k)Bega Begum
Hamida Banu Begum
Gunwar Bibi (en) Itzuli
Mah Chuchak Begum (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMughal dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakTxagatai hizkuntza
persiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 11212452 Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

1530eko abenduaren 30ean koroatu zuten eta berehala hasi behar uen noble afganiarren erasoetatik babesten. Ekialdeko Bihar estatuan zegoen Sher Shah Suriren armadaren erasoak izan ziren lehenengo. 1532an hauek garaitu zituenean mendebaldetik Bahadur Shahek eraso zion eta hauen kontra borrokan ari zela aprobetxatuz Sher Shahek Bengala eremu osoa eskuratu zuen. Humayunek Bengala berreskuratu nahi izan zuenean porrot handia jasan zuen 1539an eta Agrara erretiratu zen. Ondorengo porrotek gero eta mendebalderago eraman zuten Sindheraino iritsi arte. bertan jaio zen bere seme eta ondorengo Akbar.

Atzerakada horretan Persiara iritsi zen. Persiako Shak tropak eskaini zizkion India berreskuratu ahal izateko eta 1544ean birkonkistari ekin zion. 1545ean Sher Shah Kalinjarreko setioan hil zen eta bere seme Islam Shah Suri-k hartu zuen inperioaren tronua. 1554ean Humayun Indian sartu zen eta hurrengo urtean Lahore eta Delhi eskuratu zituen berriz ere enperadore bihurtuz.

Hainbeste gerratan ibili ondoren bere liburutegiko eskaileretatik erortzean hil zen Humayun 1556an, enperadore urtebete eskas egina zuenean. Hamida Begum alargunak mausoleoa eraiki zion Delhin.

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humayun