Giorgio Strehler
Giorgio Strehler (Trieste, 1921eko abuztuaren 14a - Lugano, Suitza, 1997ko abenduaren 25a) italiar antzerki eta zinema-zuzendaria izan zen.
Musikari-familia batean jaioa, Strehlerrek antzezle gisa lan egin zuen lehenbizi; Italian barrena aritu zen hainbat antzerki-talderekin. Gerra garaian, Suitzara ihes egin zuen, eta zuzendaritzaren alorrean lan egitea erabaki zuen. Italiara itzulirik, 1947an Milango Piccolo Teatro sortu zuen Paolo Grassirekin. Bertan Georg Büchner, Carlo Goldoni, William Shakespeare, Molière edo Bertolt Brechten lanak zuzendu zituen. Dena dela, Strehlerren lana ez zen Italiara mugatu; Frantzian ere lan asko egin zuen operarako eta antzerkirako. 1983-1990 bitartean Europe-Odéon antzokiko zuzendari izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.