Gianni Bugno
Gianni Bugno (Brugg, Suitza, 1964ko otsailak 14) errepideko italiar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1985 eta 1998 artean. Proba orotara egokitzen zen, egun bakarreko klasiketan zein Itzuli Handietan nabarmentzen zelarik.
Gianni Bugno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brugg, 1964ko otsailaren 14a (60 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Chateau d'Ax (en) | 1988-1993 |
Polti | 1994-1994 |
Atala | 1985-1987 |
MG Maglificio (en) | 1995-1996 |
Mapei | 1997-1998 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Biografia
aldatuZaletu mailan zenbait garaipen lortu zituen Italian, batez ere jazarpen eta taldekako jazarpen probetan.
Nahiko bizkorra zen, eta, horren ondorioz, bi aldiz jarraian irabazi zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa, Miguel Indurain eta Laurent Jalaberten mailako txirrindulariak gaindituz. Bere lorpenen artean Italiako Giroa irabazi izana ere badago, lehen etapatik azkeneraino lider izan zelarik 1990eko Italiako Giroan. Ikuskizun handia ematen ohi zuen Frantziako Tourrean. Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, bi aldiz Alpe d'Huez mitikoan irabazi zuelarik.
Bugnoren errendimendua Itzuli Handietan Miguel Indurainek itzaldu zuen, honen arerio nagusia izan zelarik Claudio Chiapuccirekin batera 1991 eta 1992an. 1992ko Frantziako Tourraren ondoren, denboraldi osoan zehar prestatu zuena, Bugno, geroz eta gehiago, egun bakarreko lasterketetara dedikatzen hasi zen, 1994ko Italiako Giroan ere protagonista handia izan zen arren, batez ere lehen etapetan. Profesional bezala eman zituen azken urteetan, umiltasunez lan egin zuen luxuzko txirrindulari laguntzaile bezala Mapei taldean. Bere adierazpenen adeitasunarengatik nabarmendu zen, Espainiako Vueltan irabazi zituen bi etapak bere arerio nagusia izan zen Miguel Induraini eskaini zizkiolarik, 1996koa nafarra erretiratu zelako, eta 1998koa, honen aita hil zelako.
Erretiratu ondoren
aldatuTxirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, hegaldietara dedikatu zen, helikoptero gidari bihurtuz, txirrindularitza erretransmisioetan pilotu bezala ere parte hartuz, adibidez Italiako Giroan, lan hori Nazioarteko Txirrindulari Elkartearen presidentziarekin uztartuz. Gainera, 2004an De Nardi taldearen kirol zuzendaria izan zen.
Palmaresa
aldatu1985
- 3. Girobion
1986
1987
- Apeninoetako Giroa
- Etapa 1 Trentinoko Giroan
- Sabatini Kopa
- Camaioreko Sari Nagusia
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- Reggio Calabriako Giroa
- 3. Larcianoko Industria eta Eskulangintza Sari Nagusian
1988
- Apeninoetako Giroa
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- Etapa 1 Frantziako Tourrean
- Agostoni Kopa
- Reggio Calabriako Giroa
- Sanson Sari Nagusia
- 2. Gante-Wevelgemen
1989
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan.
- Etapa 1 Italiako Giroan.
- Tre Valli Varesine
- Sanson Sari Nagusia
- Ruota D´Oro
1990
- 1990eko Munduko Txirrindularitza Kopa
- Italiako Giroa, Puntukako sailkapena eta 3 etapa
- Milan-San Remo
- 2 etapa Frantziako Tourrean
- Trentinoko Giroa, gehi etapa 1
- Wincanton Classic
- 3. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
- UCI Rankinga
1991
- Friuliko Giroa
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Donostiako Klasika
- Euskal Bizikleta eta etapa 1
- Nencini Memoriala
- Munduko Txirrindularitza Txapelketa
- 2. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Burgosko Itzulian eta etapa 1
- 4. Italiako Giroan eta 2 etapa
- UCI Rankinga
- 2. Boucles de l'Aulnen
1992
- Milan-Turin
- 2. Suitzako Itzulian eta etapa 1
- 3. Frantziako Tourrean
- Munduko Txirrindularitza Txapelketa
- Emiliako Giroa
- Lazioko Giroa
1993
- Etapa 1 Galiziako Itzulian
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan.
- Etapa 1 Euskal Bizikletan
- Argovia Kantonamenduko Sari Nagusia
- Gippingen Sari Nagusia
- Baden-Baden Telekom Sari Nagusia
- 2. Pratoko Industria eta Merkataritza Sari Nagusian
1994
- Flandriako Tourra
- Etapa 1 Euskal Bizikletan
- Etapa 1 Italiako Giroan.
1995
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Mediterraneoko Tourra, gehi 2 etapa
- Agostoni Kopa
- Matteotti Garaikurra
- Pordenoneko Saria
1996
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- Etapa 1 Trentinoko Giroan
- Etapa 1 Italiako Giroan.
- Etapa 1 Espainiako Vueltan.
1997
- Etapa 1 Langkawiko Tourrean
1998
Errekonozimenduak
aldatuSailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 41. | UT | UT | 23. | 1. | 4. | — | 18. | 8. | — | 29. | 75. | 50. |
Frantziako Tourra | — | — | 62. | 11. | 7. | 2. | 3. | 20. | UT | 53. | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 56. | 95. | 75. |
Munduko Txapelketa | 81. | 62. | 52. | 8. | 3. | 1. | 1. | UT | — | UT | 12. | 56. | 51. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gianni Bugno - ProCyclingStats
Aurrekoa Laurent Fignon |
Italiako Giroaren irabazlea 1990 |
Ondorengoa Franco Chioccioli |
Aurrekoa Rudy Dhaenens |
Munduko Txirrindularitza Txapelduna 1991 eta 1992 |
Ondorengoa Lance Armstrong |