Filipe II.a Frantziakoa
Filipe II.a Frantziakoa (Gonesse, 1165eko abuztuaren 21a – Mantes-la-Jolie, 1223ko uztailaren 14a), Filipe Augusto (frantsesez Philippe Auguste) deitua, 1180tik 1223. urtean hil zen arte Frantziako erregea izan zen. Erdi Aroko frantziar errege arrakastatsuenetakoa izan zen. Monarkiaren eragina eta menpeko lurraldeak zabaldu zituen, noblezia handiaren boterea murriztuta. Ingalaterrako erregeen Angevinar Inperioa hautsi zuen, 1214ko Bouvinesko guduan etsaiak garaitu ondoren. Gobernua berrantolatu zuen, herrialdean egonkortasun ekonomikoa sortuz.
Filipe II.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1180ko irailaren 18a - 1223ko uztailaren 14a ← Luis VII.a Frantziakoa - Luis VIII.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1165eko abuztuaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Mantes-la-Jolie, 1223ko uztailaren 14a (57 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Familia | |||
Aita | Luis VII.a Frantziakoa | ||
Ama | Adèle of Champagne | ||
Ezkontidea(k) | Isabella of Hainault (en) (1180ko apirilaren 28a - 1190eko martxoaren 15a) Ingeborg Danimarkakoa, Frantziako erregina (1193ko abuztuaren 14a - 1193ko azaroaren 5a) Agnes of Merania (en) (1196ko ekainaren 1a - 1201eko uztailaren 19a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Kapetar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta idazlea | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bosgarren Gurutzada | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Biografia
aldatuLuis VII.a Frantziakoaren semea zen. 1180an, Elisabet Hainautekoarekin ezkontzean, Artois bereganatu zuen. Erregetza hartu bezain laster, Plantageneten kontra hasi zen, haiek Ingalaterran eta Frantzian zuten inperioak Frantziako erregetza mehatxupean jartzen baitzuen. Henrike II.a Ingalaterrakoaren eta haren semeen, eta bereziki Rikardo Lehoi Bihotzaren arteko istiluak bultzatu zituen.
1189an, Rikardorekin batera, Henrike II.a Azay-le-Rideaun menderatu zuen. Ondoren, Hirugarren Gurutzadara joan zen Rikardorekin (ordurako Rikardo errege zen, 1189az geroztik). Baina Donibane Akrekoa hartu ondoren, 1191n, Rikardorekin haserretuta, Frantziara itzuli zen berriro, eta Joan Lurgabearekin Plantagenetekoek Frantzian zituzten lurrak hartzen saiatu zen. Filipe Augusto Fretevalen (1194) eta Courcellesen, Beauvais ondoan (1198) garaitu zuen Rikardok, eta 1199an Ingalaterrako erregea hil zelako atera zen onik Filipe Augusto.
1200an, Joan Lurgabea errege aitortu zuen Filipe Augustok, Vexingo zati baten eta Evreuxko lurrealdearen truke. Baina ondoren, 1202-1206 bitartean, bere feudoak galtzera kondenatu zuen Joan Lurgabea eta kendu egin zizkion Normandia, Maine, Anjou, Touraine, Saintonge eta une batez Poitou lurraldea. Joan Lurgabea Roche-aux-Moines-en garaitu zuen, eta 1214an Oton IV.a eta Portugalgo Fernando, Flandesko kondea, Bouvinesen zapaldu zituen. Filipe Augustok Auvergne, Amiens, Vermandois eta Valois hartu zituen.
Zentralizazioaren bidez indartu zuen bere aginpidea. Elizarekin harreman onak izan zituen; aginpidea zabaldu eta burgesiaren gainean oinarritu zuen, eta udaletako mugimenduak eta merkataritza bultzatu zituen. Ezin ezarri ahal izan zituen zerga iraunkorrak, baina altxorra ondo zaindu zuen Tenpluko ordenaren eskuetan jarriz. Paris handitzen eta edertzen saiatu zen; Louvre sortu eta Parisko Unibertsitateari arautegi berria eman zion (1215). Danimarkako Isambur-i (edo Ingeborg) uko egin eta Aines Meraniakoarekin ezkontzean, arazoak izan zituen Inozentzio III.a aita santuarekin. Hark 1200an gurtza debekua ezarri zuen Frantzian.
Ezkontzak eta seme-alabak
aldatuElisabet Hainautekoarekin 1180an ezkondu zen. Seme bakarra izan zuten:
Bigarrenez Valdemar I.a Danimarkakoaren alaba Isanburrekin 1193an ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.
Hirugarrenez Aines Meraniakoarekin ezkondu eta hiru seme-alabak izan zituzten:
Arraseko maitale batekin, sasikume bat izan zuen:
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe II.a Frantziakoa |
Aurrekoa Luis VII.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1180 – 1223 |
Ondorengoa Luis VIII.a Frantziakoa |