Errando
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Euskalduna | |
Antzeko izenak | Fernando eta Ferran | |
Izenaren eguna | Maiatzaren 30a |
Errando euskarazko gizonezko izena da.
Historia
aldatuErdi Aroko Fernando izenaren aldaera[1]. Erdi Aroan Latinezko Ferdinandus izenetik atera zen. Gaztelako hainbat erregeren izena izanik, nahiko famatua izan zen Erdi Aroan.
Honen hipokoristikoa Txerran da[2].
Errandoren Erdi Aroko patronimikoa Errandoitz zen[3]. Patronimikoa XVI. mendeko Ibarguen-Cachopin kronikan ere agertzen da.
Izen hau Errandorena eta Errandonea deituren jatorria da.
Beste hizkuntzetan
aldatu- Latinez: Ferdinandus, Fredinandus eta patr. Ferdinandi, Fredinandi
- Gaztelaniaz: Fernando, Hernando, Fernán, Hernán eta patr. Fernández, Hernández
- Frantsesez: Ferdinand, Fernand, Ferrand
- Aragoieraz: Ferrando eta patr. Ferrández
- Katalanez: Ferran eta patr. Ferrandis
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: "Errando", Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskaltzaindia: "Txerran", Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.