Erika petrolio-ontzia
Erika petrolio-ontzia izan zen. 1975ean Japonian eraikitako Maltako komenientzia-banderarekin, Tevere Shipping enpresaren jabetzakoa eta Panship Management and Services Srl enpresak kudeatua zegoen. 1999ko abenduaren 12an petrolio-ontzia denborale baten erdian, bitan zatitu eta hondoratu zen. Marea beltz handia eragin zuen Bretainiako (Frantzia) kostaldean. Gertakariaren unean, TTC enpresak pleitatuta zegoen (Total Transport Corporation).
Erika petrolio-ontzia | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Shin Kasado Dockyard (en) |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1975 |
Naufragioa | 1999ko abenduaren 12a |
Erregistro-herrialdea | Malta |
Kokapena | |
Kokapena | Bretainia |
Koordenatuak | 47°09′N 4°15′W / 47.15°N 4.25°W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 10,9 () m Luzera (nautika): 184 () m |
Zingoa | 10,9 m |
Masa | 37.283 t |
Identifikazioa | |
IMO zenbakia | 7377854 |
Berezko-portua | Panama Hiria |
Dei-kodea | 9HEZ3 |
Ezbeharra
aldatu1999ko abenduaren 12an, Bretainiako kostaldean Erika petrolio-ontzia erdibitu zen ekaitzaren ondorioz, 20.000 tona fuel isuriz itsasoan. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela kalkulatzen da. Ezbeharraren ondorioz, Europako Batzordeak hainbat araudi proposamen egin zituen, batez ere petrolio-ontzien ikuskapenaren eta segurtasunaren inguruan.[1]
Epaiketa
aldatu2007ko urtarrilean, Parisko auzitegi korrekzionalak epaia eman zuen, eta Total enpresa, armadorea, petrolio-ontziaren kudeatzailea eta Italiako Rina ziurtapen-sozietatea (ontziaren ikuskapen teknikoen arduraduna) zigortu zituen 192 milioi euro kolektiboki ordaintzera marea beltzaren biktimentzako kalte-ordainetan. Epai berak absolbitu egiten zituen kapitaina, Karun Mathur, eta salbamendu-zerbitzuko ofizialak, arduragabekeriaz jokatzea leporatzen baitzitzaien.
Epaia historikoa zen, Frantzian lehen aldiz "kalte ekologikoaren" kontzeptua ezartzen duelako.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Istripuaren gaineko Frantziako Gobernuaren orria.
- (Gaztelaniaz):Ecologistas en Acción erakundearen artikulua.