Erdialdeko Asia Asiako erdialdean dauden estatuak batzen dituen eskualdea da. Ez dago definizio zehatzik bere azalera adierazteko, baina esan dezake Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan, Turkmenistan, Uzbekistan, Mongolia eta Txinako Xinjiang barruan dituela.

Erdialdeko Asia
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
  - Sobietar definizioa
  - Ohiko definizio modernoa
  - UNESCOren definizioa

Batzuetan Txinako Barne Mongolia eta Errusiako Kalmukia, Tartaristan, Bashkortostan, Altai, Tuva eta Buriatia errepublika osoak eta Sakhako Errepublikaren zati bat[1] Erdialdeko Asian ere daudela esan da. Historikoki Afganistan, Irango zenbait eskualde, Pakistan, Siberia, Kaxmir, Tibet, Armenia, Azerbaijan eta Georgia ere definizioan sartu dira.

Geografia

aldatu

Geografikoki Txinatik Itsaso Beltzarantz doazen 6500 km mendilerroek bere Hego-ekialdeko Asia, Indiako azpikontinentea eta Ekialde Ertainarekin mugak sortzen dituzten. Ekialdetik mendebaldera, mendilerroak Nan Chan, Altyn Tahg, Karakorum, Hindu Kush, Paropamisus, Elburz eta Kaukaso dira.

Hegoaldean goi-ordoki bi ditu: Irango goi-ordokia eta goi-ordoki tibetarra, ekialdean Txinako Harresi Handia eta Mantxuriako basoak. Mendebaldeko muga zehazki non dagoen esatea zaila da: Erdialdeko Asiako estepa ia Errumania eta Hungariaraino doan estepa bera baita.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Soucek, S. A History of Inner Asia. Cambridge: Cambridge University Press, 2000, ISBN 0-521-65704-0 (orr. xi)