Enbata
- Artikulu hau fenomeno meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enbata (argipena)».
Enbata edo galerna ipar-mendebaldeko haize gogorrak sortzen duen ekaitz bortitza da; Kantauri itsasoko eta Bizkaiko golkoko hainbat eremu astintzen ditu udaberri eta udazken artean. Indar handiena jasaten dutenak Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoa izan ohi dira. Ekaitz hau egun bero eta atseginetan azaltzen da, fronte hotz azkar batek tenperaturaren jaitsiera handia sortzen du, haize bortitzak eta askotan prezipitazioak sortuz.
Kostaldean harrapatuta geratzen diren perturbazio gisa sailkatzen dira (ingelesez, Coastally-trapped disturbance - CTD), hauek kostaldean mugitzeko duten izaeragatik.
Gehienetan Bizkaiko golko bertako ziklogenesi batek sorturikoak izaten dira, eta soilik zati txiki bat da kanpoko fronte ozeaniko batek sortua. Ziklogenesi lokala bat-bateko hego-mendebaldeko haize pre-frontal ozeaniko batetik hasten da. Haize hauek lehen mailako fronte bati lehenetsiak dira eta fronte kontinental beroak golko barneraka bultzatzen ditu. Itsasoan sortutako geruza limitea, kostan harrapatuta gera daiteke kantabriako mendikateak sortzen duen hesi topografikoagatik; mendikate honek kanalizazio bat sortzen du, gradiente lokal eta/edo sinoptikoak jarraituz. Kasu honetan galernak intentsifikazio bat sufri dezake, enbataren aurretik sortua den Foehn haizeen ondorioz ibar meteorologiko bat sortzen da mendilerroaren haizebeko aldean; kostako mendebalde-ekialde gradienteak indartuz. Ibar batek jatorri termiko (berokuntza adiabatikoa) eta dinamiko (bortizitate-igoeraren ondorioz sorturiko bateratasuna eta mendikatearen haizebeko aire zutabeen estuera) bat ditu. Enbata indartzearen arrazoietako bat lehen mailako fronteak emandako itxurazko jauziengatik izan daiteke, aldi berean indarra gal dezake, enbata indarra hartzen ari den heinean. Indar hartze hau ondo ikusten da 2015 eko ekainaren 3an Europako Epe Erdiko Iragarpen Meteorologikoen Zentroak (ECMWF) jasotako datuen bitartez. Kasu honetan, beste askotan bezala, galerna frontea ikusezina da satelite bidezko argazkientzat, lainotasunik gabekoa baita.
Laburtuz, esan genezake enbataren sorreran faktore batek baina gehiagok hartzen dutela parte; hasteko itsasoan dagoen aire masa hotz bat hegoaldetik datorren aire masa bero batekin topatzen da, honen ondorioz talka fronte bat sortzen da. Aire hotz eta hezeak beroarekin topo egiten duenean, garapen bertikaleko lainoak sortzen dira, kumuloninbo deiturikoak; haize gogor, euri bortitzak, tximistak eta txingorrak sortu izaten ohi dituzte. Gainera, Kantabriako mendilerroak haizeak azkartzea eragiten du, enbata indartuz.
Muturreko fenomeno meteorologiko honen ondorioz, egoera hego-haizeak sortutako itsaso bare-bare batetik 3-6 metro inguruko olatu bortitzak eta 100 km/h-ko haizeak dituen batera pasa daiteke hogei minutuko tarte batean. Hainbat testigantzak diotenez, hamalau metroko olatuak sortu izan dira. Kasu hauetan, ez ziren galernak, ziklogenesi leherkorrak baizik; ez dira fenomeno berdinak baina bai galernaren bai ziklogenesiaren jatorria nahiko antzekoa da.
Enbata Asturias inguruan sortu izan da gehienetan, urte batean gure kostaldeek 4-5 enbata indartsu jasotzen ditu, eta ahulagoak diren beste hainbat. Zifra hauek oso aldakorrak dira urtero, maiatza-ekaina inguruan jaso dira gehienak eta neguan gutxienak; eguerditik hasita arratsalde bukaera arte sartzen dira.
Historian zehar
aldatuMarinelek eta itsasoan ibiltzeko ohitura izan duten pertsonek beti izan diote beldurra fenomeno honi; beraien indarrak dakarren arriskuagatik eta aurreikusteko zailtasunagatik. Galernaren arrisku handienetako bat bere azkartasuna da, minutu gutxi batzuetan itsasoaren kondizioak asko aldatzen baititu. Mendeetan zehar marinel eta arrantzale askoen bizitzak eraman izan ditu aurretik; gaur egungo eredu meteorologikoak lortu arte ez baitzegoen enbatak iragartzeko modurik.
Hemen dugo azken mendeetako galerna indartsuenen erregistro bat:
Urtea | Hildakoak | Deskripzioa |
---|---|---|
1873 | Berrogeita hamar itsasontzi inguru galdu ziren kostalde osoan zehar tripulazio osoekin. | |
1878 ko apirilak 20 | 322 | "Gloria larunbateko enbata" deiturikoa, ehundaka hildako laga zituen. |
1879 | Bi dozena arrantza itsasontzik naufragatu zuten | |
1890 ko apirilak 26 | 54 | Laredoko (Kantabria) bost itsasontzik (horien artean Santa Catalina, San Pedro, Nuestra Señora del Carmen y Buenas Noches) naufragatu zuten. |
1908 ko ekainak 12 | 49 | Hainbat itsasontzi desagertu ziren Asturiasen, Kantabrian eta Bizkaian |
1912 ko abuztuak 12 eta 13 artean | 143 | Bermeon 143 arrantzale hil ziren. |
1987 uztailak 12 eta 13 artean | 8 | Asturias, Kantabria, Euskal kostaldea eta Frantziako hego mendebaldea astindu zituen galerna, 140 km/h-ko haizeak erregistratu ziren Gijonen. |
Euskalkietako sinonimoak
aldatuEuskal herrian badira hainbat sinonimo enbata adierazteko; hona hemen adibide batzuk:
Galarren (Lekeitio), txirimillo (Orio), txirimili (Leitza), zirimili edo galerna (Lapurdi), bidazoi (Hondarribia).
Ikus gainera
aldatu- Ziklogenesi lehekorra
Kanpo estekak
aldatu