Ezkata
Ezkata (latinez: squama) plaka txiki, zurrun eta zapaldua da,[1] zenbait animaliren dermisean, gehienean oso kopuru handian eta teilakaturik, agertzen dena. Beren betekizun nagusiak babespen eta isolamendua dira. Hitza, batez ere, arrain eta narrastien ezkatei dagokie. Hala ere, jatorri eta funtzio desberdinak dituzten antzeko egitura batzuk izendatzeko ere erabiltzen da, hala nola, tximeleten hegaletakoak.
Arrain ezkatak
aldatuArrainen ezkatak, narrastienak ez bezala, mesodermotik sortutakoak dira. Mota hauek bereizten dira:[2]
- Ezkata plakoideak edo larruazal-dentikuluak. Arrain kartilaginosoetan (marrazoak, arraiak, itsas katuak) agertzen diren hortz antzeko ezkatak.
- Ezkata kosmoideak. Sarcopterygii klaseko arrainetan (zelakanto eta arrain birikadunetan) agertzen dira. Ziur asko larruazal-dentikuluen bat egitetik eratorriak.
- Ezkata ganoideak. Gaizkata, espatula arrain, Lepisosteidae, Polypteridae eta ''Amia calva''n agertzen dira. Ezkata kosmoideetatik eratorriak dira. Diamante forma dute eta hiru geruzaz osaturik daude.
- Ezkata zikloide eta ktenoideak. Teleostei infraklaseko arrainetan agertzen dira. Zikloideek ertz leunak dituzte eta ktenoideek orrazi-formakoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Ezkata, Euskalterm, euskadi.eus