Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia
Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia[1][2] (gaztelaniaz: Partido Republicano Nacionalista Vasco) Hego Euskal Herriko alderdi politikoa izan zen, 1911n sortua. Lehentxeago —1909. urtean— sortutako Euzkotar Abertzale Alderdi Liberalak hasia zuen bideari jarraitu zion.[3]
Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EEAA eta PRNV |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | errepublikanismoa, Eusko abertzaletasuna, Laizismoa eta liberalismoa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Azkatasuna |
Historia | |
Sorrera | 1911ko urtarrilaren 1a |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1913 |
Jeltzaleen «Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa» goiburuari kontra eginez, «Aberria eta Askatasuna» hartu zuten goiburutzat.
Pedro Sarasketak, Segundo Ispizuak eta Francisco Ulaziak[3] 1911n sortu zuten Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia, Eusko Alderdi Jeltzaletik aldentzen zen aukera aurrerakoitzat. Eredutzat hartu zuen Kataluniako Unió Federal Nacionalista Republicana.
Azkatasuna aldizkaria argitaratu zuten, eta Bilboko Euzkotar Erkal Abertzale Batzokia (gaztelaniaz: Círculo Republicano Nacionalista Vasco) zuten egoitza.[4] Antza denez, egoitza hori inauguratzeko ekitaldian, jeltzaleek liskarra sortu zuten, han jarrita zegoen Sabino Arana Goiriren erretratua kendu nahian. Alderdiak ez zuen luzaro iraun.[5]
Eusko Abertzale Ekintzaren aurrekari garbia da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Díaz Noci, Javier. (1994). Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834-1959). Eusko Ikaskuntza, 19 eta 85 or. ISBN 848747165X..
- ↑ Díaz Noci, Javier. (1992). Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937). EHU, 107 or. ISBN 9788484381358..
- ↑ a b c Idoia Estornés Zubizarreta: «Partido Republicano Nacionalista Vasco», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ Idoia Estornés Zubizarreta: «Francisco Ulacia Beitia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi: «Patxi eta Indalecio»,[Betiko hautsitako esteka] Gara, 2006-02-28.