Drainatze
Drainatzea lur eremu batean ur soberakina kentzea edo ateratzea da[1]. Maiz lurpeko hodi sare baten bidez izaten da[2] (drainak), baina ubide eta arroilak erabiliz ere bai.
Aspalditik drainatu izan dira lur-eremuak, batez ere bizitzeko edo landatzeko desegokiak edo arriskutsuak zirenak egokitzeko (padurak, zingirak, zohikaztegiak eta abar). Mendebaldeko Europako ia arro hidrografiko guztietan, Asiako zenbait zonaldetan eta geroago Ipar Amerikan erabili izan da, aldaketa hidrologiko eta ekologiko handiak sortuz.
Azaleko ura kentzeko, drainen bidez egin daiteke, eta leku hezeagoetan zangak edo ubide txikien sareak erabiliz, batzuetan ponpa edo haize-errota batzuei konektatuta, ura altxatzeko:
- erretenak, lurrean edo zohikaztegietan eginak, konponbide eraginkorrak eta ekonomikoak dira, baina ez dira egokiak nekazaritza mekanizatuan. Leku hezeetan zabalagoak eta sakonagoak dira (adibidez, Flandria eta Herbehereetako watergang erretenak).
- drainak sakonean lurperatuta daude, kalkulatutako tarteen arabera. Lehen, toskazko edo buztinezko elementuz osaturik zeuden, muturra bata bestearen barnean sartuta[3], baina orain plastikozko hodi malguak erabiltzen dira, zulatuak eta gehienetan oihal geotextil batez estaliak (sustraiak eta partikula finak drainean sar ez daitezen).
Hiri-drainatze sistemak
aldatuHiri-drainatze sistema gure hiri eta gune urbanoetan gero eta gehiago agertzen diren isurite uren drainatze sistemak dira. Drainatze sistemen helburu nagusia, nekazal gune, gune urbano edota errepideetan, gune topografiko baxuetan, pilatu daitezkeen isurite uren ateratzea da. Euren presentzia oso handia eta beharrezkoak izan arren, ez ditugu gure egunerokoan ikusten, gune estrategikoetan, hau da, parke natural edo honelakoetan, lurazpian kokatuak egoten direlako. Baina esandako moduan, euren funtzioa oso erabiligarria da gure hiri eta nekazal guneetan isurite uren kudeaketa errazteko. Denaren moduan, sistema hauek alde positibo eta neatiboak dituzte, baina artikulu honetan abantailak bakarrik aztertuko ditugu, aipatutako isurite uren kudeaketarekiko ematen diguten erraztasuna besteak beste.
Gure inguruan eragiten dituzten onura guztien artean, esan dezakegu aipagarrienak edo interesgarrienak bi direla; hirietan isurtzen diren uren kalitate eta kantitatearen kontrola zehatza izan dadin laguntzen digute. Esan beharra dago aurreko bietaz gain, isurtze uren hiri-drainatze sistemek gure sozietatean eta ingurugiroan eragin zuzena dutela. Adibidez, beraiei esker gure hirietan gune publiko naturalen agerpena gauzatu dezakegu besteak beste, gainera bide batez hirien itxura estetikoa garbituz. Holan da be, hauetaz gain esparru hidrologiko, ingurumen, ekonomiko eta paisajistikoan ere eragina dute.[4][5][6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Drainatze». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-07-20.)
- ↑ «Drainatu». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-07-20.)
- ↑ baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak. Drain Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2021-7-23)
- ↑ (Gaztelaniaz) GAZPIO, Juan. (2015-10-30). «Beneficios de los sistemas urbanos de drenaje sostenible (SUDS)» iAgua (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Beneficios de los SuDS» SuD Sostenible 2015-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) BENEFICIOS DE LOS SISTEMAS URBANOS DE DRENAJE SOSTENIBLE (SUDS) – Helecho. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).