Domingo Bordaberri
Domingo R. Bordaberri Elizondo (Montevideo, Uruguai, 1889 - Ibidem, 1952) euskal uruguaitar abokatua, landa enpresaria, kazetaria eta agintari politikoa izan zen. Colorado alderdiko kide izan zen.
Domingo Bordaberri | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1889 | ||
Herrialdea | Uruguai | ||
Heriotza | 1952 (62/63 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Errepublikaren Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Colorado Alderdia |
Familia
aldatuIparraldekoak zituen gurasoak, Santiago Bordaberri eta Isabel Elizondo. Elisa Arozena Follerekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen: Domingo, Luis Ignacio, Juan María eta Elisa.
Ibilbidea
aldatuErrepublikaren Unibertsitatean abokatu graduatu zen.
Politikaren alorrean, Riverismoaren baitan aritu zen eta senatari izatera iritsi zen. Nabarmena egin zen haren jarrera antibatllistagatik. Parlamentari gisa, aipatzeko da landa-kooperatiben inguruko 10.008 legea bultzatu zuelako, azkenik, 1941ean onartua izan zena. Horrez gain, Animalien eta Artilearen Ikerketa Institutuaren fundatzailea izan zen 1937an, eta bertan egin zen lehen aldiz Uruguaien intseminazio artifiziala. Landa Langilearen Estatutuaren sortzailea izan zen 1941ean.
Domingo Bordaberri kazetari bezala aritu zen ere. El Pueblo eta Diario Rural egunkarien jabea izan zen.
Kanpoko loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Diario Cambio Digitaleko artikulua
[Betiko hautsitako esteka] - (Gaztelaniaz) Albores de la inseminación artificial en Uruguay[Betiko hautsitako esteka]