Richard Douglas Fosbury, Dick Fosbury bezala ezaguna (Portland, Oregon, 1947ko martxoaren 6a - Salt Lake City, Utah, 2023ko martxoaren 12a), altuera jauzian espezialitateko atleta estatubatuar bat izan zen, 1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan proba horretan garaile izan zena, eta ospetsu egin zen barraren gainetik jauzi egiteko teknika berri bat erabiltzeagatik, ondoren, ia jauzilari guztiek erabili dutena eta Fosbury Flop bezala ezagutzen dena.

Dick Fosbury

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Douglas Fosbury
JaiotzaPortland1947ko martxoaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSalt Lake City2023ko martxoaren 12a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Hezkuntza
HeziketaNorth Medford High School (en) Itzuli
South Medford High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta, politikaria, kirolaria eta Olympic competitor (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua83 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Lan nabarmenak

IAAF: 14351467 Olympic.org: dick-fosbury Edit the value on Wikidata

Fosbury, teknika berria, 16 urte zituela probatzen hasi zen, jauzia egiteko ordura arte erabiltzen ziren estiloak, sabel biribilkia, artazi estiloa edo mendebaldeko biribilkia kasu, zailegiak ikusten baitzituen.

Teknika berriak, barrarantz, zeharkako norantzan eta kurba bat eginez korrika joatean zetzan, behin barra ondora iritsi ondoren, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiteko. Era hau, askoz eraginkorragoa da, ikuspuntu biomekanikotik, jauzilariaren grabitate zentroa eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.

Oregongo Estatu Unibertsitatean ikaslea zela, Fosburyk, 1968an, AEBetako titulu unibertsitarioa irabazi zuen bere teknika berria erabiliz, eta beste hainbeste egin zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetarako sailkapen probetan ere.

Behin Olinpiar Jokoetan, aurretik Fosbury sekula ikusi ez zuen jende asko, honek erabiltzen zuen teknika ikustean, harritu egin zen, eta are gehiago harritu zen urrezko domina irabazi zuenean, 2 metro eta 24 zentimetroko errekor olinpiko bat eta urteko munduko errekorra ezarriz.

Garai honetan, munduko errekorra Valery Brumel sobietarrarena zen, 1963an, teknika zaharrarekin 2,28 metroko altuera jauzi egin zuenean. Dick Fosburyk altuera hau sekula gainditu ez zuen arren, eta metodo berriaren eraginkortasuna zalantzan jartzen zuen eszeptiko ugari zegoen arren, hau, laster ezagun egin zen, eta, hurrengo urteetan, geroz eta altuera jauzilari gehiagok, gizon zein emakume, erabili zuten.

Gaur egun, eliteko altuera jauzilari guztiek erabiltzen dute Fosbury Flop teknika, eta bere eraginkortasun handiagoa erabat frogatua dago. 1984an, Dick Fosburyk honako adierazpen hauek egin zituen: "nire estiloaren egungo ospea, hasieran, inork gogoko ez zuen estilo batekin jasan behar izan nuen guztiagatik sari bikaina da. Bizkarreko jauzia, jada praktikatzen nuen institutuan, eta guztiek nitaz barre egiten zuten, erotzat hartuz, eta, batzuk, baita "snob" bat ere, arau ezagunak alde batera uzteagatik. 1968an Mexikon garaile izan nintzen arte, orduan heroi bihurtuz".

Dick Fosbury erretiratu egin zen 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatzerik lortu ez izan ondoren, oraindik oso gaztea zen arren. Beharbada, ez zen bere garaiko altuera jauzilaririk dohaitsuena, baina, bere berrikuntza handiari esker, txapeldun olinpiko izatea lortu zuen eta betirako aldatu zuen altuera jauzia ulertzeko era.

Dick Fosbury Ketchumen bizi zen, Idaho estatuan, bere jaiolekua izan zen Oregon estatutik urruti alergia arazo baten ondorioz, non ingeniari zibila zen.

Kanpo estekak

aldatu