Duck Soup
Duck Soup (euskaraz Ahate Zopa) 1933ko Leo McCarey estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Groucho Marx, Harpo Marx, Chico Marx, Zeppo Marx, Margaret Dumont, Louis Calhern, Raquel Torres eta Edgar Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
Soup Duck ingelesezko estatubatuar hizkera herrikoian "egiteko erraza den zeozer" esan nahi du. Filmaren izenburuak Marx anaien filmeei abere izenak jartzearen usadioan oinarritzen da, haien aurreko filmak Animal Crackers, Monkey Business ("Tximinoen Negozioak") eta Horse Feathers ("Zaldi Lumak") izan zirelarik.
Bitxikeria gisa, Italian Benito Mussolini diktadoreak filma hau debekatu zuen, harekiko irain pertsonaltzat jo baitzuen, hori jakinik Marx anaiak filmarekin oso pozik agertu ziren. Aldiz, herrialde berdinean Charles Chaplinen The Great Dictator ("Diktadore Handia") filma ia osorik pantailaratu zela kontuan harturik, Napoloni (Mussoliniren karikatura) eta haren emazte Rachelen eszenak bakarraik zentsuratu zirelari, filma honen Italiako debekuaren gertakaria are eta bitxiagoa bilakatzen da.
Argumentua
aldatuFreedoniako Errepublika Demokratikoa Erdialdeko Europako herrialde txiki bat da, bertako burua oso liberala den Rufus T. Firefly (Groucho Marx) jauna delarik. Freedonia herrialdea antzinatik erasotzaile ospea ongi irabazia eta bermatua duen Sylvania herrialdeko diktaduraren mehatxupean dago. Chicolini eta Pinky (Chico Marx eta Harpo Marx), Sylvaniaren zerbitzupean dauden bi sonako espioiak dira, baina hori ez da Firefly jaun txit gorenak Freedoniako ministro izendatzeko oztopo izango.
Aktoreak
aldatu- Groucho Marx: Rufus T. Firefly
- Harpo Marx: Pinky
- Chico Marx: Chicolini
- Zeppo Marx: Bob Roland
- Margaret Dumont: Teasdale andrea
- Louis Calhern: Trentino
- Raquel Torres: Vera Marcal
- Edgar Kennedy: Limoi-zuku saltzailea
- Leonid Kinskey: Sylvàniako istilu-sortzailea
- Edmund Breese: Zander
- Charles B. Middleton: prokuradorea
- Verna Hillie: idazkaria
Kanpo estekak
aldatu- Duck Soup filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)