Bizas (antzinako grezieraz Βύζας, grezieraz Βύζαντας) Bizantzio sortu zuen errege erdi-kondairazkoa da.

Bizas
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPoseidon
AmaZeroesa
Ezkontidea(k)Phidalia (en) Itzuli

Bizantzioren sorrera

aldatu

Bizas, Nisos erregearen semea (grezieraz Νίσος), Megara hiri doriarreko kolonizatzailea zen. Delfosko Apoloren orakuluari galdekatu ostean, honek Itsuen Lurraren beste ertzean ezartzeko agindu zion. Megarako kolono batzuen buru zela, hiri bat sortu zuen Urrezko Adarrak Bosforoarekin elkartzen den penintsulan, Marmara itsasotik gertu, Kaltzedonia hiriaren beste ertzean. Bere arabera, kaltzedoniarrak itsutzat jo zituen, ez baitzituzten ikusi beste ertzeko (europar aldeko) lurren onura handiak. Horrela, Bizasek K. a. 667 inguruan herria sortu eta bere omenezko izena eman zion: Bizantzio.


Poseidonen semea

aldatu

Greziar mitologian, Bizas Poseidonen semea zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu