Besor (hebreeraz: נחל הבשור‎Nahal HaBesor) edo Gaza (arabieraz: وادي غزة‎Wadi Ghazza) hegoaldeko Israel eta Palestinako uadi edo erreka da. Bere ibilbidea Boker mendian (Sde Bokerretik gertu) hasi eta Mediterraneo itsasoan (Gazako zerrendan dagoen Deir al-Balah hiritik gertu) amaitzen da. Negeveko iparraldeko uadirik nagusiena da, eta bere ibaiadar handiekin batera, Nahal Gerar eta Beerxeba errekak, Sde Boker, Yeruham, Dimona eta Arad/Tel Arad hiriak zeharkatzen ditu.[1]

Besor
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera80 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°17′13″N 34°29′07″E / 31.287°N 34.4853°E / 31.287; 34.4853
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaHegoaldeko barrutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.400 km²
Bokalea
()
Mediterraneoa

Itun Zaharrean Besor izeneko ibarra edo erreka bat zegoen Judeako hego-mendebaldean. Daviden 200 gizon atzean geratu ziren, nekearen nekez ezin baitzuten Besor ibarra igaro. Beste 400ak, berriz, amalektarren atzetik zebiltzan. (1 Sm 30:9-10, 1 Sm 30:21).[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Hebreeraz) Vilnai, Ze'ev. (1976). Besor (Stream). in: Ariel Encyclopedia. 1 Tel Aviv: Am Oved, 1065–1066 or..

Kanpo estekak

aldatu