Barbra Streisand
Barbara Joan "Barbra" Streisand (Brooklyn, 1942ko apirilaren 24a - ) aktore eta abeslari estatubatuarra da. Oscar Sariak ez ezik, Urrezko Globo Sariak eta Emmy Sariak ere irabazi ditu, show business estatubatuarraren emakume garrantzitsuenetariko bat izanik.[1][2]
Abesti lehiaketa batean irabazle atera ondoren, abesteko eta telebistan lan egiteko hartu zuten. 1961ean antzerki lan batean agertu ondoren, Blue Angel Clubek kontratatu zuen, eta handik Broadwayko antzeztokietara iritsi zen, 1962an. Antzokiak ateak itxi zituenean, gau klubetako, telebistako eta Broadwayko ekoizleen eskaintzak jaso zituen. 1968an Funny girl (Neskatila xelebrea) musikalaren zinemarako bertsioaren protagonista papera egin zuen, William Wylerren zuzendaritzapean, eta antzezle onenaren Oscar saria jaso zuen. Beste zenbait lan aipagarri: Hello, Dolly! (1969, Gene Kelly); Zatoz nire ondora (1970, Vincent Minnelli); Ginen bezalaxekoak (1973, Sidney Pollack); Izar bat sortu da (1976, Frank Pierson); Iraupen borroka (1979, Howard Zieff); Yentl (1983, bera zela antzezle, zuzendari eta ekoizle); Zoroa (1987, Martin Ritt); Itsasaldien printzea (1991, bera zela antzezle, zuzendari eta ekoizle). Bere lehen diskotik (Barbara Streisand: The first Album) milioitik gora ale saldu ziren. 1987an Grammy sari bat jaso zuen, emakumezko ahots onenarena, The Broadway Album (1986) diskoarengatik. 1992an Sony Corporation disko etxearekin diskoak grabatzeko eta filmak egiteko kontratua izenpetu zuen.[3]
James Brolin aktorearen emaztea da.
Albumak
aldatuUrtea | Albuma |
---|---|
1962 | I Can Get It For You Wholesale (Original Broadway Cast) |
1962 | Pins and Needles (25th Anniversary Edition) |
1963 | Barbra Streisand Album |
1963 | The Second Barbra Streisand Album |
1964 | The Third Album |
1964 | Funny Girl (Original Broadway Cast) |
1964 | People |
1965 | My Name Is Barbra |
1965 | My Name is Barbra...Two |
1966 | Color Me, Barbra |
1966 | Harold Sings Arlen (With friend) |
1966 | Je M'Appelle Barbra |
1967 | Simply Streisand |
1967 | A Christmas Album |
1968 | Funny Girl OST |
1968 | A Happening in Central Park |
1969 | What About Today? |
1969 | Hello, Dolly! OST |
1970 | Barbra Streisand's Greatest Hits |
1970 | On A Clear Day You Can See Forever OST |
1971 | The Owl and The Pussycat OST |
1971 | Stoney End |
1971 | Barbra Joan Streisand |
1972 | Live Concert at the Forum |
1973 | Barbra Streisand...and Other Musical Instruments |
1974 | The Way We Were OST |
1974 | The Way We Were |
1974 | Butterfly |
1975 | Funny Lady OST |
1975 | Lazy Afternoon |
1976 | Classical Barbra |
1976 | A Star is Born OST |
1977 | Streisand Superman |
1978 | Songbird |
1978 | Barbra Streisand's Greatest Hits Volume 2 |
1979 | The Main Event OST |
1979 | Wet |
1980 | Guilty |
1981 | Memories |
1983 | Yentl OST |
1984 | Emotion |
1985 | The Broadway Album |
1987 | One Voice |
1987 | Nuts |
1988 | Till I Loved You |
1989 | A Collection: Greatest Hits...and More |
1991 | Just For the Record... (4 CD SET) |
1991 | The Prince of Tides |
1992 | Highlights of Just For the Record... |
1993 | Back to Broadway |
1994 | The Concert |
1995 | The Concert-Highlights |
1996 | The Mirror Has Two Faces OST |
1997 | Higher Ground |
1999 | A Love Like Ours |
2000 | Timeless-Live in Concert |
2001 | Christmas Memories |
2002 | The Essential |
2002 | Duets |
2003 | The Movie Album |
2005 | Guilty Pleasures |
2007 | Live In Concert 2006 |
Filmagintza
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1968 | Funny Girl | Fanny Brice |
1969 | Hello, Dolly! | Dolly Levi |
1970 | On a Clear Day You Can See Forever | Daisy Gamble / Melinda Tentres |
1970 | The Owl and the Pussycat | Doris Wilgus/Wadsworth/Wellington/Waverly |
1972 | What's Up, Doc? | Judy Maxwell |
1972 | Up the Sandbox | Margaret Reynolds |
1973 | The Way We Were | Katie Morosky |
1974 | For Pete's Sake | Henrietta 'Henry' Robbins |
1975 | Funny Lady | Fanny Brice |
1976 | A Star Is Born | Esther Hoffman Howard |
1979 | The Main Event | Hillary Kramer |
1981 | All Night Long | Cheryl Gibbons |
1983 | Yentl | Yentl/Anshel |
1987 | Nuts | Claudia Faith Draper |
1991 | The Prince of Tides | Susan Lowenstein |
1996 | The Mirror Has Two Faces | Rose Morgan |
2004 | Meet the Fockers | Roz Focker |
Filmen zuzendaria eta izenburuak
aldatuFilmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Irudi galeria
aldatuStreisand efektua (edo Erostrato efektua)
aldatu2003an Barbra Streisand abeslari eta aktoreak, pribatutasunerako eskubidea alegatuz, salaketa jarri zion Kenneth Adelman argazkilariari, bere etxeari airetik egindako argazkiak erretiratzeko eta 50 milioi dolarreko ordaina eskatuz. Adelmanek argudiatu zuen Kaliforniako kostaldearen higadura dokumentatzeko egin zituela argazkiak eta Streisanden salaketak ez zuen aurrera egin. Kontrako efektua lortu zuen gainera, argazkia birala egin baitzen interneten.[4]
Orduz geroztik, Erostratorekin eta beste askorekin gertatutakoei Streisand efektua esaten zaie. Berdin esan zekiokeen Erostrato efektua. Baina egia da, psikiatriaren eremuan, ospea edozein bidetatik bilatzeari Erostrato konplexua esaten zaiola.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Barbra Streisand» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ (Ingelesez) «Barbra Streisand | Biography, Music, Films, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-26).
- ↑ Kultur Saila. (2011-07-18). «Streisand, Barbra» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
- ↑ a b Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2018-04-01). «Streisand (edo Erostrato) efektua» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
Ikus, gainera
aldatu- Andersen, Christopher (2006). Barbra: The Way She Is. Harper-Collins. ISBN 0-06-056256-0.
- Edwards, Anne (1997). Streisand: A Biography. Little, Brown. ISBN 978-0-316-21138-3.
- Gabler, Neal. (2016). Barbra Streisand: Redefining Beauty, Femininity, and Power, Yale University Press ISBN 978-0300210910
- Laufenberg, Norbert B. (2005). Entertainment Celebrities. Trafford Publishing. ISBN 1-4120-5335-8.
- Pohly, Linda (2000). The Barbra Streisand Companion: A Guide to Her Vocal Style and Repertoire. Greenwood Press. ISBN 0-313-30414-9.
- Riese, Randall (1993). Her Name Is Barbra: An Intimate Portrait of the Real Barbra Streisand. Birch Lane Press. ISBN 1-55972-203-7.
- Santopietro, Tom (2006). The Importance of Being Barbra: The Brilliant, Tumultuous Career of Barbra Streisand. Thomas Dunne. ISBN 978-0-312-34879-3.
- Schapiro, Steve; Schiller, Lawrence (2016). Barbra Streisand. Taschen. ISBN 9783836563239.
- Spada, James (1995). Streisand: Her Life. Crown Publishers, Inc. ISBN 0-517-59753-5.
Kanpo estekak
aldatu