Bao
Baoa edo kofadura, arkitekturari dagokionez, horma edo harresi batean, tokiren bat argiztatu eta aireztatzeko asmoz irekitako zulo batean datzan elementu arkitektonikoa da. Eskuarki, ate edo leiho bat ezartzeko erabiltzen da.
Historikoki, baoen erabilera, Mesopotamiar garaitik ezagutzen da, hori bai, arkitrabe egiturakoa. Baoei arku bat jarri zioten lehenak pertsiarrak izan ziren.