Busturia

Bizkaiko udalerri

Busturia[4] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dago. Eskualdeko herri jendetsuenetan laugarrena da (biztanle gehiago dituzte Bermeok, Gernika-Lumok eta Mundakak). 19,56 kilometro koadro dauzka, guztiak Urdaibaiko Biosfera Erreserban. 2016. urtean 1.652 biztanle zituen.

Busturia
 Bizkaia, Euskal Herria
Busturiko bandera

Busturiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Busturia
AlkateaAitor Aretxaga Telletxea (EAJ)
Posta kodea48350
INE kodea48021
Herritarrabusturiar
Kokapena
Koordenatuak43°22′58″N 2°41′48″W / 43.382777777778°N 2.6966666666667°W / 43.382777777778; -2.6966666666667
Map
Azalera19,6 km²
Garaiera- metro
Distantzia28 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.644 (2023)
−23 (2022)
alt_left 809 (%49,2) (%49,1) 807 alt_right
Dentsitatea87,40 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,12
Zahartze tasa[1]% 24,46
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,5
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,09 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,13 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,41 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 64,39 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 50.6 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.busturia.org

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Busturiko Altamira auzoa Madariaga dorretxetik
Busturiko Axpe auzoa 1950 inguruan; ziur aski 1954ko zezeilean.
Abiña 1950 baino lehen.

Gogoratu behar da Busturia izenaren amaierako –a artikulua dela. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Busturia, Busturiarekin, Busturian..., baina Busturiko, Busturitik, Busturira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Busturi maitea, Busturi osoan, Gure Busturi hau...[4]

Ez da jakina zehatz Busturiaren etimologia-jatorria zein den. Koldo Mitxelenaren iritziz, Busturia bost uritik dator. Bost uri horiek Busturia osatzen duten bost auzoak lirateke. Horietatik lau daude oraindik, eta nortasun berezia dute: Axpe, San Bartolome, San Kristobal eta Altamira. Hala ere, ez da ezaguna ziur bosgarren auzoa zein den; Joseba Agirreazkuenagak dioenez, Paresi izan liteke.

Maria Victoria de Gondra y Oraa bat dator hipotesi horrekin. Izan ere, Axpeko Santa Maria eliz-parrokian, portadako tinpanoan dagoen armarriak kuartel bi ditu: lehenengoan gaztelu bat dago, gainean bost zuhaitz eta azpian zaldi biren buruak; bigarrenean, herri bateko etxeak edo elizak ageri dira; eta, horrez gainera, bost zuhaitz eta garezur bat daude. Zuhaitzak elizatearen eta merindade osoaren sorburua diren bost hiriei ei dagozkie.

Maria Victoria de Gondra y Oraak laugarren hipotesi bat aipatzen du. Hain zuzen, hipotesi hori Lidak egindako azalpena da, bost errekatxoren gainekoa: merindade osoa zeharkatzen dute, inguruko mendietatik jaitsita (Solluberen inguruan dauden Parezi, Mape, Zelendiaga, Matzarre eta Baldatika mendietatik) eta itsasorantz doaz. Azalpen horri jarraituta, elizatearen izena merindadearen izenetik letorke. Lehenengo hipotesiaren arabera, ostera, merindadearen izena elizatearen izenetik letorke.

Geografia

aldatu

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Bost auzo dauzka: Altamira, Axpe, San Bartolome, Paresi eta San Kristobal.

Historia

aldatu

Lehenengo historiaurreko erreferentziak

aldatu

Arkeologiak egin dituen aurkikuntzek egiaztatzen dute historiaurreko arbasoak bizi izan zirela Busturia elizateak hartzen dituen lurretan. Busturian, Moruzillo koba dago Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zuena, 1924an. Haren sarrera lur pribatuetan dago, eta mendi barrura sartzen da, kareharrizko haitz urgondar baten azpitik. Ahoa triangelu itxurakoa da, eta 3,25 metro zabal eta 1,85 metro garai da. Jose Miguel Barandiaranek suharri batzuk topatu zituen bertan, landutakoak ziren, eta lekua Mesolitiko-Neolitiko aztarnategitzat hartu zuen. San Bartolome auzoan, Sorbituagako monolitoa dago, zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta haren neurriak hauek dira: 2,12 m. garai, 0,92 m. zabal eta, gehienez, 0,25 m. lodi. Goiko aldean eta albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu. Parezi auzoan, berriz, Burdin Aroko aztarna batzuk topatu dituzte, beharbada, Kristo Aurreko II. mendearen ingurukoak direnak.

Lehenengo erreferentzia dokumentalak

aldatu

Busturiaren gaineko lehen agiriak XI. mendekoak dira. Iñigo Lopez eta Toda andreak —Bizkaiko jaun-andreak— Axpeko Santa Maria monasterioa dohaintzan eman zioten Garcia jaunari —euren laguna eta Arabako apezpikua zenari—, 1051ko urtarrilaren 30ean. Geroago, 1070. urtean, berriz, dohaintzan eman zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari Madariagako jauregia bere lur eta landatze guztiekin, Sancho Iñiguez euren semearen arimaren otoitzean.

Demografia

aldatu
Busturiko biztanleria

Euskara

aldatu
Busturiako Elisa Kalzada[5] hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Busturiako euskara mendebaldeko euskararen barnean kokatzen da, Bustirialdeko euskaran[6][8]. Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago, haien artean Bermeo, zeina UEMAko kidea den.

Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).

Politika

aldatu

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Busturiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Aitor Aretxaga Telletxea.

Busturiako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26

2015 maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
460 (% 48,78)
4 / 9
380 (% 40,08)
EH Bildu
3 / 9
293 (% 31,07)
3 / 9
320 (% 33,76)
BIT (Busturia Independiente Taldea)
1 / 9
83 (% 8,8)
2 / 9
202 (% 21,31)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Hedabideak

aldatu

Ondasun nabarmenak [9][10]

aldatu
 
Axpeko Andra Mari eliza eta Busturiko udaletxea.
 
Kristo Santuaren santutxoa.
 
Madariaga dorretxea

Ondare erlijiosoa

aldatu
  • Andra Mari eliza
  • Done Bartolome baseliza
  • Done Mikel Goiaingeruaren baseliza
  • Gurutze Santuaren baseliza eta santutxoa
  • Matategiko Santi Mami baseliza
  • Pareziko baseliza

Ondare zibila

aldatu
  • Apraizbarrenengoa baserria
  • Apraizerdikoa baserria
  • Arrizuriaga Goikoa baserria
  • Mendeletxaga baserria
  • Musategi baserria
  • Olarreta baserria
  • Arbe burdinola
  • Beotegi burdinola
  • Txarabiola burdinola
  • Zeleta burdinola
  • Gordoiz dorrea
  • Madariaga dorretxea
  • Ugarene etxea
  • Txirapozu jauregia

Busturiar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 145. arauaː Bizkaiko herri izendegia. .
  5. «Kalzada Ugalde, Elisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  6. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  8. «Busturia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
  9. "Busturia", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
  10. "Zer bisitatu?", Busturiko Udala[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa