Sorrera eta hasierako urteak
aldatu
Arsenal 1886an sortu zuten Woolwicheko Royal Arsenaleko langileek. Lantegi honek Britainiar Armadarentzako armak egiten zituen. Hasieran Royal Arsenal izena hartu zuen, ondoren Woolwich Arsenal. 1893an bigarren mailan jokatzen hasi zen eta lehenengo denboraldian goren mailara igotzea lortu zuen.
Herbert Chapman eta bere jarraitzaileak
aldatu
Arsenalek Herbert Chapman entrenatzailea fitxatu zuen 1925ean. Chapman Liga txapelduna izana zen aurreko bi urteetan Huddersfield Town taldearekin eta honen taktka iraultzaileei esker 1930eko hamarkadan Ingalaterrako talde nagusi bihurtu zen Arsenal 1931, 1933, 1934, 1935 eta 1938ko ligak irabaziz. Tartean 1930 eta 1936ko kopak ere bai.
Chapman bera 1934ean hil zen bapatean pneumoniak jota baina Joe Shaw eta George Allisonek bide berari jarraitu zioten.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren beste bi liga eta kopa bat irabazi zituen. Entrenatzailea Tom Whittaker zen, Allisoni jarraipena eman ziona.
50. eta 60. hamarkadak maila apalean eman zituen. 1970-71an urte arrakastatsuak izan bazituen ere, Ferietako Kopa eta Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz, taldearen mailak ez zuen aldaketa nabarmenik izan hurrengo 15 urteetan ere.
George Graham: bigarren urrezko aroa
aldatu
Aurrez Arsenaleko jokalaria izan zen George Graham eskoziarra entrenatzaile hautatu zuten 1986an eta aro arrakastatsu berri bati hasiera eman zion. 1989an eta 1991an Liga irabazi zuten eta 1994ean Europako bigarren titulua, Errekopa hain zuzen ere.
Arsène Wenger: Txapeldunen Ligako finala
aldatu
1996an Arsène Wenger frantziarra fitxatu zuten. 1992an Premier League txapelketa abiarazi zenetik Manchesterko bi taldeekin eta Chelsearekin batera Liga hau irabazi duen taldea da, hiru aldiz gainera. Taldearen une gorena 2006an iritsi zen FC Barcelonaren aurka UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuenean. 2-1 galdu egin bazuen ere Ingalaterrako talde indartsuenetakoa kontsideratua izan da ordutik aurrera.
Azken urteotan maila bikaina lortu du. 2014-15eko Premier Ligan hirugarren postuan amaitu zuen eta 2015-16an bigarren. 2014, 2015 eta 2017 urteetan Kopa irabazi du, 13 garaikurrekin talderik arrakastatsuena bihurtuz. 22 urtetan taldea gidatu ondoren erretiroa hartu zuen 2018ko denboraldia amaitu zenean.
2018ko maiatzaren 23an Unai Emery hondarribitarrak hartu zuen Arsène Wenger-ren tokia. Aurreneko denboraldi honetan UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen baina Chelseak 4-1 garaitu zuen.
2019an Mikel Arteta entrenatzaile donostiarrak hartu zuen taldearen ardura. 2020an hamalaugarren aldiz irabazi zuen Ingalaterrako Kopa eta 2022-23 denboraldian Ligako txapeldunordea izan zen berriz.
Arsenalen kamiseta tradizionalki gorria izan da mauka zuriekin. 1886an taldea sortu zenean Fred Beardsley and Morris Bates Nottingham Foresteko jokalariak Woolwichera lanera joan ziren eta hauek beren taldearen kamiseta gorrien lote bat lortu zuten Arsenalentzako musutruk. Arsenalek esker onez beti kamiseta gorria erabiltzeko erabakia hartu zuen. 1933an Herbert Chapmanek ekipai dotoreagoa ezarri nahi izan zuen eta horregatik gehitu zizkion mauka zuriak.
2023ko uztailaren 5ean eguneratua.
Irabazitako txapelketak
aldatu
- Premier League (13) :
- 1931, 1933, 1934, 1935, 1938, 1948, 1953, 1971, 1989, 1991, 1998, 2002, 2004
- Ingalaterrako Kopa (14) :
- 1930, 1936, 1950, 1971, 1979, 1993, 1998, 2002, 2003, 2005, 2014, 2015, 2017, 2020
- Ingalaterrako League Cup (2) :
- Community Shield (Ingalaterrako Superkopa) (14) : 1930, 1931, 1933, 1934, 1938, 1948, 1953, 1991, 1998, 1999, 2002, 2004, 2014, 2015
Jokaturiko nazioarteko finalak
aldatu
1987an sortu zen Arsenalen emakumezkoen taldea eta ordutik Ingalaterran palmaresik onena lortu duen taldea izan da. Herrialdeko txapelketa gehien irabazteaz gain 2007an Txapeldunen Ligako txapelduna izan zen.
- Garaipenak:
- Txapeldunen Liga (1): 2007
- Ingalaterrako Liga (14): 1993, 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
- Ingalaterrako Kopa (14): 1993, 1995, 1998, 1999, 2001, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2014, 2016
- FA WSL Kopa (4): 2011, 2012, 2013, 2015
- Ligako Kopa (10): 1992, 1993, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2005, 2007, 2009
- Ingalaterrako Superkopa (5): 2000, 2001, 2005, 2006, 2007, 2008