Aostako Harana

Aostako harana» orritik birbideratua)

Aostako Harana[1] (Valle d'Aosta italieraz, Vallée d'Aoste frantsesez eta Vâl d'Aoûta frankoproventzeraz) Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena.

Aostako Harana
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaAosta
ProbintziakEz
Udalerriak74
Geografia
Koordenatuak45°43′N 7°22′E / 45.72°N 7.37°E / 45.72; 7.37
Azalera3.262 km²
Demografia
Biztanleria119.548 biztanle (2005)
Dentsitatea37 bizt/km²
www.regione.vda.it

Hiriburua Aosta bera da.

Mugakideak

aldatu

Iparraldean, Valais Kantoia (Suitza), hegoaldean eta ekialdean, Piemonte, eta mendebaldean, Savoia Garaia eta Savoia (Frantzia) mugakide ditu.

Orografia

aldatu

Dora Baltea ibaiak zeharkatua, 4.000 metrotik gorako gailurrek (Mont Blanc, Cervino, Monte Rosa…) inguratzen duten lurralde menditsua da. Komunikazio gune guztiz garrantzitsua, bertan egituratzen baitira Alpe arteko bide nagusiak (Mont Blanceko tunela, San Bernardo Handiko eta Txikiko mendateak). Courmayeur udalerria Mont Blancera igotzeko abiapuntu ohikoa da.

Ekonomia

aldatu

Goi mendietako larre ugarietan behi azienda hazten da; behe lurretan, berriz, laboreak, fruitu arbolak eta mahastiak lantzen dira. Ekoizpen hidroelektrikoa garrantzitsua da (20.000 kW/o.). Burdingintza (Cogne), kimika industria (Châtillon, Saint-Marcel) eta ehungintza jorratzen dira: betiere, ekonomia jarduera nagusia industria da.

Historia

aldatu

Aosta Harana Frantziaren esku egon zen 1800-1814 urteen artean. 1948tik, Italiako lurralde autonomoa da.

Banaketa administratiboa

aldatu

Probintziak

aldatu

Italiako beste eskualdeak ez bezala, Aostako Harana ez dago probintziatan banatuta.

Udalerriak

aldatu

Aosta Haranean 74 udalerri daude. Handiena Aosta hiria da, 34.270 biztanlerekin. Hurrengoa Châtillon da, 4.846 biztanlerekin.

Hizkuntzak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu