Antón Reixa
Antón Rodríguez Reixa (Vigo, 1957ko apirilaren 17a -) galizierazko abeslari, idazle eta zinema zuzendari pontevedrarra da.
Antón Reixa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Javier Eulogio Rodríguez Reija |
Jaiotza | Vigo, 1957ko apirilaren 17a (67 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, abeslaria, film-zuzendaria, musikaria, irakaslea eta bideoartista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Galizierazko Filologia ikasi zuen Donejakuen. 1976an, beste lagun batzuekin batera, "Grupo de Comunicación Poética Rompente" taldea sortu zuen, literaturaren ibilbideari ekinez.
Musikaren arloan, ezaguna egin zen 1980ko hamarkadan arrakastatsua izan zen "Os Resentidos" taldearen abeslari moduan ("Fai un sol de carallo"). Taldea deseginda, "Nacion Reixa" proiektua osatu zuen Kaki Arkarazorekin. Hau ez da izan Euskal Herriko musikariekin kolaborazio bakarra, izan ere "Negu Gorriak" eta "Oskorri"rekin ere parte hartu izan zuen.
1998an, Mareas Vivas izeneko telesaila estreinatu zuten TVGn arrakasta handiz, Reixaren ekoizpena. Zinemaren arloan, Manuel Rivas idazlearen O lapis do carpinteiro lana pantailaratu zuen. Halaber, Hotel Tívoli pelikula ere zuzendu du.
Diskografia
aldatuOs Resentidos
aldatu- "Vigo, capital Lisboa" (Gasa, 1984).
- "Fai un sol de carallo" (Gasa, 1986).
- Música Doméstica (Gasa, 1987).
- Fracaso Tropical (Gasa, 1988).
- Jei (Gasa, 1990).
- Delikatessen (Gasa, 1992).
- Ya Están Aquí (Gasa, 1993).
- Made in Galicia 84-94 (Gasa, 1994). Disko bilduma.
Nación Reixa
aldatuAnton Reixa
aldatu- Escarnio (Esan Ozenki-Gora Herriak, 1999).
Bibliografia
aldatu- "Silabario da turbina" (1978).
- "¡Fóra as vosas sucias mans de Manuel Antonio!" (1979).
- "As ladillas do travesti" (1979).
- "A dama que fala" (1983).
- "Historia do Rock and Roll" (1985).
- "Días contra fotocopias" (1987).
- "Transporte de superficie" (1990).
- "Ringo Rango" (1992).
- "Escarnio" (1999).
- Látego de algas (2008).