An Spidéal
An Spidéal (irlanderaz eta ofizialki) edo Spiddal (ingeleraz) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Galwayko konderrian kokatzen den udalerria da, Galwayko badian hain zuzen ere. Udalerri hau R336 errepidea hartuz gero Galway hiritik 19 kilometro mendebaldarantz dago.
An Spidéal Spiddal Spiddal an Spidéal | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria Eskualdea | Irlanda Connacht Galwayko konderria Connemara |
Izen ofiziala | An Spidéal |
Jatorrizko izena | Spiddal an Spidéal |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°14′48″N 9°18′10″W / 53.2467°N 9.3028°W |
Altuera | 1 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | Kale nagusia. |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Irlandera
aldatuSpiddal udalerria Connemarako Gaeltacht eremuaren (irlandera hiztunen eremua) hasiera edo amaiera mugaren ertz-ertzean dago (Gaeltachtean sartu edo irtenaren arabera).
Udaro nerabe eta gaztetxo talde asko Spiddalen 13 asteko irlandera ikastaroetara joan ohi dira. Bertako trafiko edo leku seinaleak irlanderaz bakarrik idatzirik daude, Irlanda osoko edozein Gaeltacht eremuko udalerrietan gertatu ohi den bezala, aldiz, ohitura legez eremu horretatik hat dagoen Irlandako gainontzeko lurralde osoan seinale hauek elebidunak izan ohi dira, hau da, ingeleraz eta irlanderaz. Ingelera piskanaka udalerri honetako hizkuntza nagusia bilakatzen ari da, halere komunitatearen eguneroko hizkuntza oraindik irlandera izaten mantentzen da, eguneroko bizitza edo jardunean irlandera bere osotasunean entzun ahal litekelarik. Spiddal udalerria Galway hiritik oso hurbil dagoenez honek bertakoen irlanderaren erabileran eragin zuzen eta kaltegarria izan du. Irlanderaren erabileraren murrizketaren beste arrazoi bat herritar batzuk hizkuntza horretan hitzegiteari utzi izana da.
TG4 kateko Ros na Rún telesaila Spiddal udalerrian filmatzen da. Jende ospetsu ugari Spiddal udalerrikoa da, horien artean Seán Ó Neachtain, Gráinne Seoige eta Síle Seoige.
Herria
aldatuUdalerriak bi denda (bata gasolindegi bat) eta lau jatetxe ditu (bata jan azkarra zerbitzatzen duten Supermac frankiziaren jatetxea). Udalerrian hainbat pub eta taberna ere badaude. Ia asteburuero eta udako aste egun batzuetan ere irlandar musika herrikoiaren emanaldi eta ekitaldiak egon ohi dira. Udalerriaren erdigunean dagoen Hughes' pub tabernak musika herrikoiaren emanaldiak antolatzen ditu, bertan batzuetan musikari ospetsuak jo izan dutelarik. An Crúiscín Lán tabernan ere musika ekitaldiak egon ohi dira, nahiz eta orain John Foyerrek hotel edo ostatu bihurtzeko eraberritzen ari den. The Boluisce taberna jateko itsaski bikaina zerbitzatzeko ospea duen jatetxea da. Urtean behin, Spiddal udalerriak 25 estatubatuar ikasleei harrera egin ohi die, hauek beren sei hilabeteko egonaldia udalerritik gertu dagoen Park Lodge Hotelean igarotzen dutelarik. Ikasle hauek Minnesotako Collegeville Township udalerriko Saint Benedict Insititutua eta Saint John's Unibertsitatekoak dira, udazkeneko hilabeteak literatura eta kultura gaeldarra ikasten igarotzen dutelarik.
Turismoa
aldatuGalway hiriaren mendebaldean, udalerri hau hondartza eta arrantzarako kostaldea duen turismogunea delarik. Urtero milaka turistek bisitatu ohi dute udalerri hau, hauetako gehienak Frantzia eta Alemaniakoak direlarik, eta nola ez, horien artean Euskal Herrikoak ere badaudelarik.
Autobusak
aldatuBus Éireann konpainiako autobusek Galway hiritik irten eta udalerri honetara doan 424 zenbakidun linea bat badute.
Kirola
aldatuIrlandako Elkarte Atletiko Gaeliko kirol erakundean udalerri honetako CLG An Spidéal (Spiddal GAA taldea) taldea izen emana da. Futbol gaelikoa and hurlinga Spiddal udalerriko kirol nagusiak direlarik, halere karate eta nabigazio elkarteak ere badaude.
Iruditegia
aldatu-
An Tobar taberna.
-
Ceardlann-Spiddal Craft Centre.
-
Boluisce jatetxea.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- An Spidéal udalerriko komunitatearen webgunea (Gaeleraz) (Ingelesez)