Akron, Estatu Batuetako hiria, Ohio estatuko Summit konderrian. 2010ean 199.110 biztanle zituen, eta kilometro karratuko 1.232,53 biztanleko dentsitatea.

Akron
Akron
county seat (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaOhio
AlkateaDan Horrigan (en) Itzuli
Izen ofizialaCity of Akron
Jatorrizko izenaAkron
Posta kodea44301–44399, 44301, 44304, 44309, 44312, 44315, 44318, 44322, 44324, 44327, 44326, 44331, 44333, 44336, 44337, 44338, 44341, 44345, 44347, 44350, 44353, 44355, 44358, 44360, 44362, 44363, 44365, 44368, 44372, 44377, 44381, 44384, 44386, 44387, 44389, 44390, 44391, 44395, 44397, 44398 eta 44399
FIPS kodea39-01000
Geografia
Koordenatuak41°04′23″N 81°31′04″W / 41.0731°N 81.5178°W / 41.0731; -81.5178
Map
Azalera161,55 km²
Altuera304
Demografia
Biztanleria190.469 (2020ko apirilaren 1a)
−8.641 (2010)
Dentsitatea1.232,53 bizt/km²
Etxebizitzak85.170
Informazio gehigarria
Sorrera1825
Telefono aurrizkia330, 234
Ordu eremuaUTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuakChemnitz
akronohio.gov

Simons Perkinsek sortu zuen hiria 1825ean, Ohio eta Erie kanaletik hurbil. Industria-hiri gisa garatu zen, pneumatikoen eta kautxuaren industriagune gisa batez ere. Gaur egun, industria dibertsifikatu egin da, eta goi-teknologiako industriak daude; ikerketako gunea ere bada, eta finantza-gunea.

Historia

aldatu

Kautxuaren industriari lotua dago Akronen historia. Akron herriak hiri kategoria hartu zuen 1865ean, eta 1869an B.F. Goodrichek lehen goma-lantegia ezarri zuen hirian. XX. mendearen hasieran, oso azkar hazi zen. Jende askok jo zuen Akronera goma-lantegietan lan egiteko. 1915ean, O'Neil familiak General Tigre konpainia fundatu zuen. 1910etik 1920ra bitartean, populazioa 69.067tik 208.435era handitu zen.

Goodyear Tire & Rubber Company Amerikako penumatiko-konpainia nagusi izatera iritsi zen. Gaur egun, Goodyear konpainiaren egoitza nagusia Akronen dago, eta Bridgestone konpainiak bertan dauka Amerikarako zentro teknikoa.

1950eko hamarkadan jo zuen goia populazioak. 1960. urtean 290.351 biztanle zituen; geroztik, murriztuz joan da etengabe.

Akrondar ospetsuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu