Aerosola (edo aerosol atmosferikoa) atmosferan une eta toki jakin batean agertzen diren gasen eta materia partikulatuaren multzoaren nahasketari deritzo.

Aerosol kutsadura Indian eta Bangladeshen

Materia partikulatuari, partikulak, aerosolak edo partikula finak ere deitzen zaio, solido edo likido fasean aurki daitezke eta tamaina oso anitzekoak izan, hala nola, molekula txiki batzuetatik eta aireak garraiatzeko posiblea ez den tamaina handira, hau da, 6x10-4 eta 100µm artekoak.

Partikulen jatorria

aldatu

Partikulen jatorriaren adibide batzuk hauek izan daitezke: errekuntza prozesuetako errautsen partikulak, jatorri fotokimikoaren partikulak, hauts eta polena edo porlan hautsa.

Partikulak zuzenean igor daitezke atmosferara -lehen mailako partikulak- edo kondentsazio edota erreakzio kimiko bidez osatuz –bigarren mailako partikulak.

Iturri naturalak

aldatu

Lehen mailakoak

aldatu
  • lurreko eta harrien hautsa
  • suteak
  • itsas partikulak
  • sumendiak

Bigarren mailakoak

aldatu
  • H2S aren oxidazioa SO4 bihurtzeko
  • NH3-aren gatz amonikoak
  • NOx-en nitratoak
  • terpenoen fotokimika

Iturri antropogenikoak

aldatu
  • Lehen mailakoak: Errekuntza prozesuen emisioak
  • Bigarren mailakoak: Sulfato eta nitratoak

Partikulen eragina

aldatu

Aerosolen konposizio kimikoa eguzki-erradiazio eta atmosferaren arteko interakzioan eragin zuzena dauka. Aerosolen konposatu kimikoek atmosferaren errefrakzio indize globala aldatzen dute. Errefrakzio indizearen aldaketa honek dispertsatua eta absorbatua den argi kopurua zehazten du, hau da, lurrazalera heltzen den argi kopurua.

Gizakian partikulen eragina asko ikertu da. Partikulen tamainaren arabera, sortutako arazoak ezberdinak dira. Partikula handiak sudurretik sartzen dira eta eztarritik jaisten dira eta ez dute arazo larririk sortzen baina partikula oso txikiak biriketara doaz eta bronkioetan sartu. Honen ondorioz partikula kaltegarriak gorputzeko beste organoetara garraia daitezke eta hauek hondatu.

Kanpo estekak

aldatu