Abd ar-Rahman III.a

Abd-ar-Rahman III.a» orritik birbideratua)

Abd ar-Rahman III.a[1]arabieraz: عبد الرحمن الثالث‎‎Abd al-Rahman ibn Muhammad ibn Abd Allah— (Kordoba, 889ko urtarrilaren 11Medina Azahara 961eko urriaren 15) Kordobako emir eta kalifa (912-961) eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa zen. Hogeita bi urte besterik ez zituela ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena zen[2]. Aita Muhammad printzea, Abd Allah I.a Kordobakoa emirraren semea, zuen eta al-Nasir (euskaraz: Fedearen defendatzailea) ezizena.

Abd ar-Rahman III.a
Kordobako kalifa

929ko urtarrilaren 16a - 961eko urriaren 15a
← baliorik ez - Al Hakan II.a
Kordobako emirra

912ko urriaren 21a - 929ko urtarrilaren 16a
Abdulah I.a Kordobakoa - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaKordoba889ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaKordobako emirerria
Kordobako kaliferria
HeriotzaKordoba961eko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (72 urte)
Hobiratze lekuaAlcázar de los Reyes Cristianos (en) Itzuli
Familia
AitaMuhammad
AmaMuzna
Seme-alabak
Familia
LeinuaOmeiatarren dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
islama

Nahiz eta bere erreinaldian erlijio guztietako fededunek erlijio askatasuna izan, ismailitak borrokatu zituen, alde batetik Afrikako bere etsaien aldekoak zirelako eta bestetik berarentzat kalifa titulua aldarrikatzeko.

924an, Antso I.a Gartzesaren Iruñea hiriburua arpilatu zuen. 934an, Iruñeko Erresuma eta Arabako konderria mendean hartu ondoren, bere izeko zen Tota Nafarroakoa bere basailu bihurtu zuen, Gartzia I.a Nafarroakoa bere semea uko eginez[3].

Kalifa titulua hartu zuen unea

aldatu

Abd ar-Rahman III.a barne-etsaiak militarki garaitu zituen, eta hori dela eta, ospe handia lortu eta bere burua kalifa aldarrikatu zuen 929. urtean. Horrela, Damaskoko kalifarengandik aske geratu zen guztiz.

« Goi-goiko Jainkoak guri eman digu gure zoria osatzeko eta bere mesedea jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko duintasun osoa, Goi-goiko Jainkoak mesede hori egin baitigu, gure alde egin baitu, maila horretaraino igo baitu gure aginpidea, eta gainera, gure ahaleginaren bidez maila hori eskuratzeko aukera eman digu, gure gobernuaren bidez lortzeko aukera eman digu, gure ospea zehar zabaldu du, gure aginpidea goraipatu du lurraldez lurralde, eta mundu osoa guri begira jarri du, itxaropentsu (...). Hori dela eta, guri buruz mintzatzeko Sinistunen Printzea titulua erabiltzea erabaki dugu, eta horrez gain, jasotako eta bidalitako eskutitz guztietan titulu hori erabiltzea, gure dinastiakoa ez den norbaitek titulu hori erabiltzen badu, bidegabeki erabiltzen baitu guztiz; izan ere, ez dagokio beste inori titulu hori erabiltzea, eta erabiliz gero, merezi duen izen bat hartzen du beretzat. »

—Kordoban, 929ko urtarrilaren 17an.


Erreferentziak

aldatu
  1. EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuan ar- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
  2. Valdeón Baruque, Julio. (2001). Abderramán III y el califato de Córdoba. Madril: Debate ISBN 84-8306-437-5..
  3. Arjona Castro, Antonio. (1982). Anales de Córdoba musulmana (711-1008). Kordoba: Monte de Piedad de Córdoba ISBN 84-7231-656-4..

Kanpo estekak

aldatu