Azkena Rock Festival
Azkena Rock Festival (maiz ARF gisa laburtua) urtero Gasteiz hirian ekaina aldera ospatzen den musika jaialdia da, Mendizabala auzoan. Ekainaren bigarren erdialdera burutu ohi da, baina lehenengo edizioak irailean antolatu zituzten. Bere antolatzailea Last Tour International kontzertu sustatzailea da.
Azkena Rock Festival (ARF) | |
---|---|
Iraupena | 2-3 egun |
Lekua | Gasteiz, Araba EH |
Sorrera | 2002 |
Garaia | Ekaina |
Estiloak | Rock Punk Hard rock Heavy metal Stoner rock |
Antolatzailea | Last Tour International |
Webgunea | http://www.azkenarockfestival.com |
Eszenatokietatik igaro diren tlde ezagunen artean Pearl Jam, Iggy Pop & The Stooges, The Cramps, The Hellacopters, Wilco, Alice Cooper, Scorpions, ZZ Top, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Supersuckers, The Bellrays, The Sonics, Social Distortion, Queens of the Stone Age, Ray Davies, Bad Religion, Sex Pistols, Deep Purple, The Black Crowes, Mark Lanegan, Ryan Adams, Turbonegro, Violent Femmes, Los Deltonos, Sex Museum, The Pogues, Juliette and The Licks, The Waterboys, Clawfinger, Hanoi Rocks edo Fun Lovin' Criminals ditugu.
Jada beregain hainbat urteko ekitaldiak ospatuak dituelarik Euskal Herriko musika jaialdi garrantzitsuenen artean kokatu da.
Euskal taldeak ARFn
aldatu2003an Petti eta Zein?, 2004an Bide Ertzean eta Kuraia, 2005ean Split 77, 2006an Berri Txarrak eta Sharon Stoner, 2007an SextySexers eta 2008an Sorkun eta Las Culebras taldeek parte hartu dute jaialdiaren aurreko edizioetan.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)Azkena Rock Festival jaialdiaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Azkena Rock Festival jaialdiari buruzko eztabaidagunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |