Augusto Roa Bastos (Asuncion, 1917ko ekainaren 13a - Asuncion, 2005eko apirilaren 26a) paraguaiar idazlea izan zen.

Augusto Roa Bastos

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugusto José Antonio Roa Bastos
JaiotzaAsuncion1917ko ekainaren 13a
Herrialdea Paraguai
HeriotzaAsuncion2005eko apirilaren 26a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Enplegatzailea(k)Tolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
dictator novel (en) Itzuli

IMDB: nm0060566 Find a Grave: 10859931 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

aldatu

Nekazari-herri batean sortu zen. Eskola militarrean ikasi zuen 1925etik aurrera eta Chacoko gerran (1932-1935) parte hartu zuen. Espainiako literatura klasikoa irakurri zuen urte haietan. 1942an El ruiseñor de la aurora (Egunsentiko urretxindorra) poesia-liburua idatzi zuen, espainiar idazleen eraginpean. Hurrengo urteetan uko egin zion obra hari. 1947an Buenos Airesa joan zen, Paraguaiko gerra zibiletik ihesi, eta han bizi izan zen Paraguaiko enbaxadako kultura-aholkulari eta kazetari gisa.

1953an El trueno entre las hojas (Trumoia hostoen artean) ipuin-bilduma idatzi zuen, Paraguaiko herri xeheak pairatzen duen injustiziari buruzkoa, gerora Hego Amerikan barrena zabalduko zen errealismo magikoaren ildotik idatzia. Paraguaiko XX. mende hasierako historia kontagai duen Hijo de hombre (1960, Gizonaren semea) eleberriak arrakasta handia ekarri zion. Prosazko bi obra horiek film-liburu bihurtu zituen, eta zinemarako beste liburu batzuk idatzi zituen 1960 ondoren. Paraguaiko gerra zibileko gehiegikeriez istorio laburrak bildu zituen El baldío (1966, Lugorria) obran eta giza existentziaz eta psikologiaz idatzi zuen Los pies sobre el agua (1967, Oinak ur gainean) eta Madera quemada (1967, Zur kiskalia) ipuin-bildumetan.

1970. urtean Paraguaira itzuli zen literatura-irakasle gisa eta 1974an Yo el supremo (Ni, buruzagi gorena) eleberria argitaratu zuen, José Gaspar Rodríguez de Francia Paraguaiko diktadorearen bizitza oinarritzat hartuta. 1976an Okzitaniako Tolosara joan zen, hango unibertsitateko literatura-irakasle. 1982. urtean Paraguaiko herritartasuna ukatu ondoren, Espainiakoa eta Frantziakoa eman zitzaizkion (1983an eta 1987an, hurrenez hurren).

Bere ibilaldian sari ugari jaso zituen: British Council saria (1948), Editorial Losada saria (1959), Paraguaiko Literaturako Sari Nazionala (1995), José Martí saria (2003), Konex Mercosur saria (2004) eta Cervantes saria (1989).

Erreferentziak

aldatu