Ostra

ur gaziko molusku kuskubikoa

Ostrak itsasoan bizi diren molusku kuskubiko batzuk dira, batez ere Ostreidae familiako espezieak. Ohikoena ostra arrunta da (Ostrea edulis).

Ostra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
Infraklasea Pteriomorphia
Beurlen, 1944
Crassostrea gigas ostra mota

Ostra mota batzuk oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan, egosiak edo gordinak jateko. Beste batzuk, ordea, perlak ekoizteko erabiltzen dira. Maskorrak oso kaltzifikatuak egoten dira.

Benetako ostrak

aldatu

Benetako ostrak Ostreidae familiakoak dira. Familia honetakoak dira jateko onak direnak, batez ere Ostrea, Crassostrea, Ostreola eta Saccostrea generokoak.

Perla ostrak

aldatu

Perla ostrak ez daude benetako ostrekin senidetuak, Pteriidae familiakoak baitira. Perla ostra handiena Pinctada maxima itsas espeziea da, plater baten tamainakoa gutxi gorabehera.

Perla ostrek landuriko perlak edo perla naturalak sor ditzakete, jatorriaren arabera. Hala ere, ia molusku maskordun guztiek perlak sor ditzakete, nahiz eta balio handikoak ez izan. Inguru naturalean, ostra hauek perlak eratzen dituzte bizkarroi inbaditzaile ñimiño bat nakarrez estaltzean, eta ez hondar ale bat jaterakoan. Urteen poderioz, gauzaki urratzailea nakar geruza ugariz estaltzen da, eta perla biribilkara eratu. Perla mota ugari dago, kolore eta itxura askotakoak, nakarraren pigmentuaren eta jatorrizko gauzakiaren araberakoa.

Beste ostra motak

aldatu

Beste molusku kuskubikok ere ostra izena hartzen dute, batez ere antzeko zapore edo itxura dutelako, edo perlak ekoizten dituztelako. Hauen artean daude ostra arantzatsuak (Spondylidae).

Kanpo estekak

aldatu