Nigel Mansell
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Nigel Ernest James Mansell | |
Jaio | 1953eko abuztuaren 8a (71 urte) | |
Upton-on-Severn (Worcestershire Ingalaterra) | ||
Ibilbidea | ||
Taldeak | Lotus, Williams, Newman/Hass Racing Ferrari eta McLaren | |
Lasterketak | 187 | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 1 (1992) | |
Garaipenak | 31 | |
Podium | 59 | |
Pole Position | 32 | |
Itzuli azkarra | 30 | |
Lehen lasterketa | 1980ko Austriako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1985ko Europako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1994ko Australiako Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1995eko Espainiako Sari Nagusia |
Nigel Ernest James Mansell (Upton-upon-Severn, Gloucestershire, 1953ko abuztuaren 8a) britainiar auto-gidari ohia da. 1976an Ford Formulan hasi zen unea hartzen da Mansellen karreraren hasieratzat, nahiz eta aurretik beste kategoria batzuetako lasterketetan parte hartu zuen. Hurrengo denboraldian ere kategoria horretan jardun zuen, eta berrogei lasterketatik gora eta Britainia Handiko titulua irabazi zituen. Geroago, 3 Formulara aldatu zen (etxea saldu behar izan zuen horretarako), eta 2 Formulan hasi zen ondoren. Garaitsu hartan ezagutu zuen Lotus etxeko Colin Chapman buruzagia, eta 1 Formularako hartu zuten 1981ean. 1985ean lortu zuen kategoria horretako lehenengo Sari Nagusia, Williams taldearekin. Hurrengo urteetan, zenbait lasterketa irabazi zituen, eta bigarren gelditu zen beste zenbaitetan, 1 Formulako Munduko Txapelketan. 1992an, ondoz ondoko garaipen gehien lortu zituen gidaria izan zen. 1993an, Indy Formulara aldatu zen, Newman-Haas taldera, eta txapelketa irabazten lehenengoa izan zen aurkezpenaren urtean bertan. 1995ean, berriro sartu zen buru-belarri 1 Formulan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nigel Mansell |
- (Ingelesez) Nigel Mansellen web-orria